192. zk., 2019ko urriaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4606
557/2019 EBAZPENA, irailaren 20koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena; horren bidez, Vanesa Vals Casula andrea Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Larrialdi Zerbitzuetako atalburu sanitario izendatzen da aldi baterako, lau urteko epe luzagarriarekin.
Urtarrilaren 10eko 29/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Larrialdi Zerbitzuetako atalburu postua lehiaketa bidez betetzeko deia egin zen.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Vanesa Vals Casula andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Larrialdi Zerbitzuetako atalburu postua betetzeko.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko hirugarren arau komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vanesa Vals Casula andrea izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Larrialdi Zerbitzuetako buru.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko hirugarren arau komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2019ko irailaren 20tik.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko hirugarren arau komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratuko da.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Hondarribia, 2019ko irailaren 20a.
Bidasoko ESIko zuzendari gerentea,
JOSE MANUEL LADRON DE GUEVARA PORTUGAL.