191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4603
IRAGARKIA, 2019ko irailaren 26koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espediente bateko ebazpen-proposamena.
Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13-5., Donostia) ager daiteke ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta hamar egun balioduneko epea izango du, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko eta egoki irizten diren alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 26a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.