Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4599

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, Zizurkil udalerriko (Gipuzkoa) Ernio Bideko 30. zenbakian eraikuntza proiektuko 2. faseari dagokion lurzatiari lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen zaio.

Ezin izan da eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 33.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesduna jakitun egon dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, Zizurkil udalerriko (Gipuzkoa) Ernio Bideko 30. zenbakian eraikuntza proiektuko 2. faseari dagokion lurzatiari lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen zaio, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz. Garai batean, Serreria Lizarain enpresak jardun zuen partzela horretan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 19a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala