191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4596
HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baita ez direla bete 2018ko kanpainako baldintzapeko eskakizunak, arauak eta aplikazio-eremuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Gisa horretako akatsak atzeman dira baldintzak ez betetzearren bidegabeko ordainketa bat –2018ko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak jakinarazteko iragarkian, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoan (2019ko irailaren 30eko EHAA, 185. zk.), bai Estatuko Aldizkari Ofizialeko ediktu-taula bakarrekoan (2019ko urriaren 2ko BOE, 237. zk., ID: N1900679944). Beraz, zuzendu egiten dira:
Data jartzen duen tokian, dokumentuaren azpikaldean,
hau dio:
«Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 13a.».
Baina, hau esan behar du:
«Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.».