Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4594

EDIKTUA, 1268/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1268/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.

Judizio horretan, epaia eman zen 2019-09-19an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Raul Vargas Vargas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala