191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4593
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 193/2019 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasun gabeko 193/2019 dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria.
Judizio horretan epaia eman da 2019-09-09an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Jalder Hanam Valle demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Tolosa, 2019ko irailaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.