Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4590

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 490/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 490/2018 prozedura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Zuriñe Galarza Lopez.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko (Familia) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 490/2018 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko 355/19 epaia eman baita 2019-09-11n; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizial honetako iragarki-taulan, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala