191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4589
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 353/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 353/2017 prozedura.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ines Elena Rodriguez Molinero.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Elpidio Nguema Mba-ri ediktu bidez jakinaraztea 2019-09-12an prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizial honetako iragarki-taulan, 2019-09-12ko epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.