191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4585
EBAZPENA, 2019ko irailaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita honako enpresa-elkarte hau desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutu dadin: Asociación de Empresas de Gestion e Intermediación Inmobiliaria de Euskadi / Euskadiko Higiezinen Kudeaketa eta Bitartekaritzarako Enpresen Elkartea-AEGIN Euskadi. Honen bidez, halaber, argitara ematen da gordailutze horren berri.
Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea, Asociación de Empresas de Gestion e Intermediación Inmobiliaria de Euskadi/Euskadiko Higiezinen Kudeaketa eta Bitartekaritzarako Enpresen Elkartea-AEGIN Euskadi enpresa-elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, ebazpena eman da, honako aurrekari hauetan oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2019ko ekainaren 25ean, dokumentazioa aurkeztu zen honako enpresa-elkarte hau desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutu zedin eskatzeko: Asociación de Empresas de Gestion e Intermediación Inmobiliaria de Euskadi/Euskadiko Higiezinen Kudeaketa eta Bitartekaritzarako Enpresen Elkartea-AEGIN Euskadi (lehen izen hau zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezinen Kudeaketarako Enpresen Elkartea-AEGI Euskadi).
Bigarrena.– 2019ko uztailaren 15ean, eskatzaileari eskatu zitzaion maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 10.4.a) artikuluan adierazten den dokumentazioa aurkez zezala. «Gobernu- eta ordezkaritza-organoen titularren kargu-uztea, beraiek sinatua, edo sinadurarik ez egoteko arrazoiak».
Hirugarrena.– Dokumentazio hau aurkeztu da gordailutzeko: gordailuan baja emateko eskabidea; 2019ko ekainaren 20ko Ezohiko Batzar Orokorraren akta; batzar horretan hartutako erabakien ziurtagiriak (likidazioaz arduratuko den pertsonaren izendapenari, elkartearen desegiteari eta elkartearen ondasunen behin betiko likidazioari buruzkoak); sinatzen duten pertsonak identifikatzeko agiriak eta gobernu-organoen titularren kargu-uztea.
Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1 m) artikuluak.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.
Hirugarrena.– Aztertu da gordailutzeko aurkeztu den dokumentazioa eta ikusi da zuzenbidearekin bat datorrela. Beraz, onartu egiten da, gordailutzeko, honako enpresa-elkarte hau desegiteko eta likidatzeko erabakia: Asociación de Empresas de Gestion e Intermediación Inmobiliaria de Euskadi/Euskadiko Higiezinen Kudeaketa eta Bitartekaritzarako Enpresen Elkartea-AEGIN Euskadi (lehen izen hau zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezinen Kudeaketarako Enpresen Elkartea-AEGI Euskadi). Honen bidez, halaber, argitara ematen da gordailutze horren berri.
Aipatutako oinarriak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako enpresa-elkarte hau desegiteko eta likidatzeko agintzea: Asociación de Empresas de Gestion e Intermediación Inmobiliaria de Euskadi/Euskadiko Higiezinen Kudeaketa eta Bitartekaritzarako Enpresen Elkartea-AEGIN Euskadi (lehen izen hau zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezinen Kudeaketarako Enpresen Elkartea-AEGI Euskadi).
Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpen hori aurkaratzeko aukera badagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 19a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.