Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4581

EBAZPENA, 2019ko irailaren 11koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2020ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea dela eta, Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartu zuen erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 18. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Titulu hauek lortzeko, 2020an egin beharreko azterketa teoriko eta praktikoetarako deialdiak egitea:

Azterketa teorikoak:

1. deialdia.– 2020ko urtarrilaren 21etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

2. deialdia.– 2020ko apirilaren 1etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

3. deialdia.– 2020ko ekainaren 1etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

4. deialdia.– 2020ko azaroaren 9tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra.– 2020ko ekainaren 15etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Azterketen data zehatzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/) web-orrian iragarriko dira, azterketak egin baino aste bete lehenago.

Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.–

1.– Honelaxe egingo dira azterketak:

a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskola. Nautika eta Itsasontzi Makineriako Atalean egingo dira, hortxe bakarrik.

b) Azterketa teorikoen bigarren eta laugarren deialdiak Pasaian (Gipuzkoa), «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHIan egingo dira.

Nolanahi, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, hartu behar diraa kontuan ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa.

2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alorreko arauekin bat etorriz.

3.– Titulazio bakoitzerako azterketa praktikoak hainbat zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.

4.– Eskabideak linean bete beharko dira, Internet bidez, pauso hauei jarraituz:

a) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, http://www.euskadi.eus/ helbidean.

b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.

c) Azterketari dagokion tasa linean ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izen-emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

5.– Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak adierazten du izaera pertsonaleko datuak tratatu eta dagokion tratamendu-jardueran sartuko direla. Halaber, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta eskatzailea adingabea bada (16 urteak beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

– Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroia izateko azterketara aurkezteko.

– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitaina izateko azterketara aurkezteko.

6.– Halaber, izangaiek azaltzen diren dokumentu, material eta tresna hauek eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:

– Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun-agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea eta bolaluma.

– Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun-agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, bolaluma eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

– Yateko kapitaina: nortasun-agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta nabigazio-kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2020ko almanakea barne); ez da onartuko programatutako kalkulagailurik. Halaber, ingeleseko azterketan ezin izango da hiztegirik erabili.

7.– Eskabideak honako epe hauetan aurkeztuko dira:

Azterketa teorikoak:

– 1. deialdia, 2020ko urtarrilean: 2019ko abenduaren 16tik 2020ko urtarrilaren 7ra arte.

– 2. deialdia, 2020ko apirilean: 2020ko otsailaren 24tik martxoaren 16ra arte.

– 3. deialdia, 2020ko ekainean: 2019ko apirilaren 27tik maiatzaren 18ra arte.

– 4. deialdia, 2020ko urrian: 2020ko urriaren 5etik urriaren 26ra arte.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra, 2020ko ekainean: hona matrikula-eskaera aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 1etik ekainaren 8arte.

8.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:

a) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

b) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHI (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).

c) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo kalea 10, Donostia).

d) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saileko Arrantza Egituren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Concha Jeneralaren kalea 23 – 2. solairua, Bilbao).

9.– Linean egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroko deialdi batean parte hartzeko ezinbestekoa da lineako beste eskabide bat egitea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.

10.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).

Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.

Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere beteta. Era berean, behar den denbora emanda, zentro bakoitzeko iragarki-oholean adieraziko dituzte: titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak.

Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saileko web-orrian ere kontsultatu daiteke https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/.

Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epean. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Bosgarrena.– Deialdi hau eta honen ondoriozko administrazio-egintza guztiak aurkaratu ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/12015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 11.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala