Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2019ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
4487

IRAGARKIA, Gasteizko udalerriko soinu-giroa hobetzeko ekintza-plana (2019-2023) behin betiko onesteari buruzkoa.

Hauxe erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko abuztuaren 2an egindako ohiko bilkuran:

«Lehenengoa.– Behin betiko onestea Gasteizko udalerriko soinu-giroa hobetzeko ekintza-plana (2019-2023).

Bigarrena.– Erabaki hau EHAAn eta ALHAOn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek agortu egiten du administrazio bidea, eta, beronen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, edo, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; errekurtso horren berariazko nahiz presuntziozko ebazpenaren kontra, berriz, bi hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, errekurtsoa ezesten duen ebazpenaren berri jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, edo, ebazpena presuntziozkoa bada, sei hilabeteko epean, presuntziozko ebazpen hori eman eta biharamunetik hasita».

Beraz, hala argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren administrazio-burua,

EUSEBIO-MARTÍN MACHO PÉREZ.


Azterketa dokumentala