187. zk., 2019ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4486
EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2019ko uztailaren 23an hartutako erabakiak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1248/2018, 433/2019, 488/2019 eta 489/2019 ebazpenen aurka jarritako errekurtsoei buruzkoak.
1248/2018, 433/2019, 488/2019 eta 489/2019 ebazpenen aurka jarritako errekurtsoen gaineko erabakiak eman direnez, eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan adierazitako moduan jakinarazi ezin izan zaienez, lege beraren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez ematen da jakitera erabaki horien berri; izan ere, erabaki horiek ezesten dituzte jarritako gora jotzeko errekurtsoak.
Argitalpen honen bidez jakinarazten diren erabaki horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean daude gordailatuta, eta interesdunek han eskura ditzakete (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Orobat, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hileko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke erabaki horien aurka.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko idazkaria,
IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.