187. zk., 2019ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (449 KB - 33 orri.)
- EPUB (1080 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4481
IRAGARKIA, 2019ko irailaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria izapidetzeko prozeduren 4841. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko.
Epe hori igaro, eta agertuko ez balitz, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.