Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2019ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4478

IRAGARKIA, 2019ko irailaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-ebazpena jakinarazten baita (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2018ko laguntzen deialdia).

2019ko apirilaren 1ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedura baten ebazpena eman du, Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. kapituluaren arabera eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartutako deialdiaren arabera. Ebazpenaren arrazoia izan da kontratatuko langilearen egonkortasuna mantendu ez delako eta eskakizuna bete ez delako.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango duela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espedientearen gaineko ebazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 12a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala