Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4390

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak egin dituen proposamenak, honako lege hauetan ezarritakoa haustearekin lotutako zenbait zehapen-espediente ebazteko: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (4/15 LO) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legea (SPL).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, organo instrukzio-egilean, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adierazita. Horretarako, helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balio izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2019ko irailaren 13a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala