Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4386

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 525/2019 prozedura arruntan interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

525/2019 prozedura arrunta. ELA Sindikatuko Konfederazioak aurkeztu zuen, 2019ko urtarrilaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (7.zk.) argitaratu zen Hezkuntza Sailaren 2018ko abenduaren 26ko 193/2018 Dekretuaren aurka. Dekretu horren bitartez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistrentzat Hezkuntza Sailaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan gordetako lanpostu-zerrendak.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala