Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4370

470/2019 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburu sanitarioaren lanpostu betetzeko lehiaketarako deialdia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentearen otsailaren 12ko 108/2018 Ebazpenaren bidez, Goierri-Urola Garaiko ESIko Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Ebazpen hori 2018ko apirilaren 17ko EHAAn (73. zk.), 2018ko apirilaren 20ko BOEn (96. zk.) eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu da.

Bigarrena.– Ez da hautagairik aurkeztu egindako deialdian.

EBATZI DUT:

Deklaratzea bete gabe geratu dela Goierri-Urola Garaiko ESIko Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburu sanitarioaren lanpostua betetzeko deialdia, ez da-eta batere hautagairik aurkeztu.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Zumarraga, 2019ko irailaren 10a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentea.
(127/2017 Ebazpena, otsailaren 27koa).

Goierri-Urola Garaiko ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

OLGA DOIZ UNZUE.


Azterketa dokumentala