Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4369

205/2019 EBAZPENA, irailaren 16koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena; horren bidez, Fernando Santander Cartagena jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitaleko Bitarteko Egituretako Psikiatriako atalburu sanitario izendatzen da aldi baterako, lau urteko epe luzagarriarekin.

Zuzendaritza Gerentzia honen martxoaren 11ko 48/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko martxoaren 22ko EHAAn eta 2019ko apirilaren 5eko BOEn argitaratua), Arabako Osasun Mentaleko Sareko Bitarteko Egituretako Psikiatriako atalburu sanitarioaren postu bat lehiaketa-sistema bidez hornitzeko deialdia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Fernando Santander Cartagena jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitaleko Bitarteko Egituretako Psikiatriako atalburu sanitario.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fernando Santander Cartagena jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Bitarteko Egituretako Psikiatriako atalburu sanitarioa izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta 2019ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala