182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4345
EBAZPENA, 2019ko irailaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Arantzazu Zabala Rabadán andreak gainditu egin duela 2019ko otsailaren 06ko ebazpenak (2019ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Psikiatria» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Arantzazu Zabala Rabadám andreak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6038**. Kodea: AGC8L1 – D00212-8. Jakintza arloa: Psikiatria. Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Medikuntza eta Odontologia). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Psikologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko irailaren 2a.
Errektorea.
EE (2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.