181. zk., 2019ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4339
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-59-2019 zehapen-espedientean instrukzio-egilearen 2019ko uztailaren 17ko ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinarazi, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera, jakinarazten da Kitchens Solutions Pasat Asistencia sozietateari SAN-48A001-59-2019 zehapen-espedientean ebazpen-proposamena eman zaiola 2019ko uztailaren 17an, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak 15 eguneko epean Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora (Errekalde Zumardia 39-A) bertaratu ahal izango dira ebazpen-proposamenaren eduki osoa jakiteko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.