181. zk., 2019ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4333
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira «Mahastizaintza eta ardogintza arloa sustatzeko programako inbertsioak laguntzeko neurriak» laguntzaren NBEF funtsen kargurako ordainketa agintzeko ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan daude eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 28a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.