181. zk., 2019ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 3 orri.)
- EPUB (283 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4331
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zenbait zehapen-espedienteren gainean Garraio Plangintzaren zuzendariak emandako ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari jarraituz.
Zehapena ordainketa-gutunaren bidez ordaindu beharko da, gutunean zehaztutako banketxeetako batean, eta salatuaren izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 26a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.