181. zk., 2019ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4322
AGINDUA, 2019ko irailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez egindako deialdiko farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak.
2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez (2019ko ekainaren 28ko EHAA), Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean beste farmazia-bulego bat sortzeko prozeduraren hasiera iragarri zen.
Beraz, eskabidea egin dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Farmazialarien Enpresa Elkarteek eta Farmazialari Arduradunen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala ezarrita dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez egindako deialdiko farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzea, honako hauek hain zuzen:
Batzordeburua:
Titularra: Teresa Fernández de Castro Aguirrezábal.
Ordezkoa: Elena Santesteban Otazu.
1. bokala:
Titularra: Pedro Rivero Rivero.
Ordezkoa: Elena Arteche Aranzamendi.
2. bokala:
Titularra: Cándida Losa Iglesias.
Ordezkoa: Alatz Golzarri Saiz.
3. bokala:
Titularra: Luis María Sagarna Santamaría.
Ordezkoa: Mónica Martínez Santos.
4. bokala:
Titularra: Belén Elorrieta Gabella.
Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta.
5. batzordekidea eta idazkaria:
Titularra: María Heras Burzaco.
Ordezkoa: Miren Azpiazu García.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.