181. zk., 2019ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4318
EBAZPENA, 2019ko irailaren 9koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Colegio de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi elkargoaren sorrerari buruzko espedientea.
Colegio de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi elkargoaren sorrerari buruzko espedientea ikusi eta aztertu ondoren, erabaki da hura jendaurrean jartzea, oinarri hauei jarraituz:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Colegio de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi elkargoa sortzeko eskabidea sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, eta egiaztatu zen aurkeztutako dokumentazioa bat zetorrela honako artikulu hauetan ezarritakoarekin: Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 29. artikuluan eta Tituludun Lanbideen eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 18.3 artikuluan. Hortaz, dekretu horretako 19. artikuluari jarraituz, txostena egiteko eskatu zitzaion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, eskuduna baita lanbide-arlo horretan.
Bigarrena.– Behin Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aldeko txostena jasota, Tituludun Lanbideen eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki da jendaurrean jartzea Colegio de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi elkargoaren sorrerari buruzko espedientea, ebazpen hau hilabetez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta dokumentazioa ikusgai jarriz.
Hirugarrena.– Colegio de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi elkargoaren sorrerari buruzko espedientea zuzendaritza honetan dago: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, Eusko Jaurlaritza), Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 01010 Vitoria-Gasteiz.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan ezartzen denez (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua), profesionalen elkargoen eta tituludun lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, hargatik eragotzi gabe Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.
Bigarrena.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 19ko 7/2017 Dekretuaren 10.1.j) artikuluak Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariari ematen dio espediente hau ebazteko eskumena.
Hirugarrena.– Betetzen da Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 29. artikulua, bai eta Tituludun Lanbideen eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 18, 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoa ere.
Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Colegio de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi elkargoaren sorrerari buruzko espedientea, ebazpen hau hilabetez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta espedientea ikusgai jarriz. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Bigarrena.– Agindua ematea Colegio de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi elkargoaren sorrerari buruzko espedientea argitara dadin.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.