179. zk., 2019ko irailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4273
146/2019 DEKRETUA, irailaren 17koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko irailaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau:
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– José Antonio Carrillo Navas jauna Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendaria izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 17an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.