178. zk., 2019ko irailaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
4256
EDIKTUA, 4417-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa. Senatuko Talde Parlamentario Popularreko 50 senatarik baino gehiagok Euskal Autonomia Erkidegoaren apirilaren 4ko 5/2019 Legearen lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren artikuluen eta xedapen gehigarri bakarraren kontra sustatua; lege horren bidez aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legea.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, 2019ko irailaren 5eko Probidentziaren bidez, 4417-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa izapidetzeko onartu du. Errekurtsoa Senatuko Talde Parlamentario Popularreko 50 senatarik baino gehiagok sustatu dute Euskal Autonomia Erkidegoaren apirilaren 4ko 5/2019 Legearen lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren artikuluen eta xedapen gehigarri bakarraren kontra (lege horren bidez aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legea).
Madril, 2019ko irailaren 5a.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkuraren Justizia-idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.