174. zk., 2019ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4197
EBAZPENA, 2019ko irailaren 3koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, EAEko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legearen Aurreproiektua jendaurrean jartzeko dena.
Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».
Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.
Azaldukoagatik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 4. eta 9. artikuluen arabera, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Jendaurrean jartzea EAEko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legearen Aurreproiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridiko publiko edo pribatuek kontsultatu ahal izango dute Lege-aurreproiektuaren edukia, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1., 01010 PK, Gasteiz) eta Jaurlaritzako egoitza elektroniko iragarki taulan (www.euskadi.eus), eta egoki ikusten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 3a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.