Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2019ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4192

56/2019 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek izenpetu dituzten atxikitzeko eranskinak, Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa sortzeko lankidetza-hitzarmenari atxikitzeari buruzkoak.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 24ko 1/2019 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa sortzeko lankidetza-hitzarmena argitaratu zen. (EHAA 2019-02-06).

Horren hamaseigarren klausularekin bat etorriz –Atxikimenduak–, 2019ko ekainaren 10ean, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek hitzarmen horri atxikitzeko eranskinak sinatu zituzten, eranskin banatan.

Zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek izenpetu dituzten atxikitzeko eranskinak, Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa sortzeko lankidetza-hitzarmenari atxikitzeari buruzkoak; I. eta II. eranskinetan daude testuak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 29a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 29KO 56/2019 EBAZPENARENA
ERANSKINA, BIZKAIKO FORU ALDUNDIA BASQUE RESEARCH AND TECHNOLOGY ALLIANCE – EUSKAL PARTZUERGO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA SORTZEKO LANKIDETZA-HITZARMENERA ATXIKITZEARI BURUZKOA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 10a.

María Aranzazu Tapia Otaegui andrea, «BRTA, Basque Research and Technology Alliance–Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren» izenean eta hura ordezkatuz.

Imanol Pradales Gil jauna, «Bizkaiko Foru Aldundiaren» izenean eta hura ordezkatuz.

Aldeek, dokumentu honen bidez, elkar behartzeko gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna aitortzen diote elkarri.

2019ko urtarrilaren 23an, BRTA, Basque Research and Technology Alliance–Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa sortzeko lankidetza-hitzarmena (aurrerantzean, hurrenez hurren, «Partzuergoa» eta «Hitzarmena» esango diegu) sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, hamabi zentro teknologikok eta elkarlaneko lau ikerketa-zentrok, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2019ko otsailaren 26an, 26. zenbakian.

Hirugarrenak (bereziki, foru-aldundiak) Partzuergora atxikitzeko eta sartzeko sistema ezartzen da Hitzarmenaren hamaseigarren klausulan, honela:

«1.– Hitzarmen honi atxiki ahal izango zaizkio eta Partzuergoan txertatu ahal izango dira beste administrazio publiko batzuk edo sektore publikoko beste entitate batzuk, baita aurrez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean txertatutako beste edozein ikerkuntza kooperatiboko zentro edo zentro teknologiko ere, Partzuergoaren Estatutuetan zehaztutako prozedurari jarraikiz.

2.– Agente bat Hitzarmenean atxikimendu soilaren bidez sartu ezin denean eta horretarako Hitzarmenaren baldintzaren bat aldatu behar denean, aldeek aho batez hartu beharko dute erabakia.

3.– Ildo berean, Partzuergoko agenteak Partzuergotik eta Hitzarmen honetatik bereizi ahal izango dira, eta, horretarako, Partzuergoaren Estatutuetan aurreikusitako prozedurari jarraitu beharko diote».

Estatutuaren 38. artikuluan, Partzuergora kide berriak sartzeko erregulazio berezia ezartzen da, betekizun eta baldintza hauek xedatzen baititu:

«Partzuergora kide berriak sar daitezen, administrazioa, erakunde publikoa nahiz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean txertatutako edozein ikerkuntza kooperatiboko zentro edo zentro teknologiko izan gorabehera, honako hau beharko da:

a) Erakunde interesdunak eskaera aurkeztu beharko du.

b) Boto-eskubidea duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoak onartu beharko du Batzar Nagusian.

c) Eskatzaileak Hitzarmena sinatu beharko du. Harpidetza horrekin, beste eranskin bat gaineratuko zaio Hitzarmenari. Bertan, eskatzaileak Partzuergora sartuta bere gain hartzen dituen betebeharrak ezarriko dira, urte naturala osatzeko falta den denborari dagokionez. Atxikitze-eranskinak zehaztuko du zenbat ordezkari izango dituen erakundeak Partzuergoaren organoetan, eta, xede horretarako, berriro esleituko da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari edo Partzuergoko agenteei Estatutuen 10.7.b) edo c) artikuluetan hurrenez hurren aitortutako boto-eskubideen ehunekoa.

d) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da atxikitze-egintza».

Halaber, Estatutuen 30.3.e) artikuluan berresten da Batzar Nagusiaren botoa nahitaezkoa dela:

«3.– Estatutu hauen 10.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, Batzar Nagusiaren gehiengo osoak eman beharko du aldeko botoa, honako gai hauetan erabakiak har daitezen:

Kide berriak atxikitzea».

Horren arabera,

Lehenengoa.– Bizkaiko Foru Aldundiak Partzuergora atxikitzea eskatu zuen 2019ko martxoaren 5ean hartutako erabakiaren bidez.

Bigarrena.– Partzuergoko Batzar Nagusiak [aho batez / gehiengo osoz] onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundia Partzuergora atxikitzea, 2019ko ekainaren 10eko bileran.

Hirugarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiak Hitzarmena sinatu du, eduki guztiak onartzearekin bat, eta, beraz, eranskin hau erantsi da.

Laugarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiak 40.000 euro jarriko ditu Partzuergoaren jardueraren finantzaketan (sartzen denetik urte naturala amaitzen den arte) parte hartzeko.

Datozen urteetan, Partzuergoaren aurrekontuetan ezartzen diren urteko kopuruen % 4,00 jarriko du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hitzarmenaren seigarren klausularen 3. zenbakian, Partzuergoaren urteko aurrekontuen % 10 jartzeko konpromisoa hartu zuen SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak; bada, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu duen % 4,00 murriztuko zaio.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko ditu Hitzarmenaren zazpigarren klausularekin bat eginez erabakitzen diren aparteko ekarpenak, aurreko paragrafoan ezarritako partaidetza-portzentaje berberarekin eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari hasiera batean ezarritako betebeharra ordezkatzeko ondorio berberarekin.

Bosgarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiak ordezkari bat edukiko du Batzar Nagusian, eta boto-eskubideen % 4,00 izango du organo horretan. Estatutuen 10.7.b) artikuluan, Batzar Nagusiko boto-eskubideen % 10 esleitu zitzaion SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari; bada, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu duen % 4,00 murriztuko zaio.

Seigarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiak ordezkari bat edukiko du Zuzendaritza Batzordean, organo horrek Hitzarmenaren jarraipena egiten duenerako, hamargarren klausularekin bat.

Zazpigarrena.– Bizkaiko Foru Aldundia atxikitzeko eranskin hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Eta, adostasuna adierazteko, aldeek eranskin hau izenpetu dute, 2 aletan eta ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Euskal Partzuergo Zientifiko –Teknologikoa / Consorcio Científico Tecnológico Vasco- Basque Research and Technology Alliance, BRTA, lehendakaria,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Bizkaiko Foru Aldundia, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua,

IMANOL PRADALES GIL.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 29KO 56/2019 EBAZPENARENA
ERANSKINA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA BASQUE RESEARCH AND TECHNOLOGY ALLIANCE – EUSKAL PARTZUERGO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA SORTZEKO LANKIDETZA-HITZARMENERA ATXIKITZEARI BURUZKOA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 10a.

María Aranzazu Tapia Otaegui andrea, «Basque Research And Technology Alliance – Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren» izenean eta hura ordezkatuz.

Ainhoa Aizpuru Murua jauna, «Gipuzkoako Foru Aldundiaren» izenean eta hura ordezkatuz.

Aldeek, dokumentu honen bidez, elkar behartzeko gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna aitortzen diote elkarri.

2019ko urtarrilaren 23an, Basque Research And Technology Alliance – Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa sortzeko lankidetza-hitzarmena (aurrerantzean, hurrenez hurren, «Partzuergoa» eta «Hitzarmena» esango diegu) sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, hamabi zentro teknologikok eta elkarlaneko lau ikerketa-zentrok, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2019ko otsailaren 26an, 26. zenbakian.

Hirugarrenak (bereziki, foru-aldundiak) Partzuergora atxikitzeko eta sartzeko sistema ezartzen da Hitzarmenaren hamaseigarren klausulan, honela:

«1.– Hitzarmen honi atxiki ahal izango zaizkio eta Partzuergoan txertatu ahal izango dira beste administrazio publiko batzuk edo sektore publikoko beste entitate batzuk, baita aurrez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean txertatutako beste edozein ikerkuntza kooperatiboko zentro edo zentro teknologiko ere, Partzuergoaren Estatutuetan zehaztutako prozedurari jarraikiz.

2.– Agente bat Hitzarmenean atxikimendu soilaren bidez sartu ezin denean eta horretarako Hitzarmenaren baldintzaren bat aldatu behar denean, aldeek aho batez hartu beharko dute erabakia.

3.– Ildo berean, Partzuergoko agenteak Partzuergotik eta Hitzarmen honetatik bereizi ahal izango dira, eta, horretarako, Partzuergoaren Estatutuetan aurreikusitako prozedurari jarraitu beharko diote».

Estatutuaren 38. artikuluan, Partzuergora kide berriak sartzeko erregulazio berezia ezartzen da, betekizun eta baldintza hauek xedatzen baititu:

«Partzuergora kide berriak sar daitezen, administrazioa, erakunde publikoa nahiz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean txertatutako edozein ikerkuntza kooperatiboko zentro edo zentro teknologiko izan gorabehera, honako hau beharko da:

a) Erakunde interesdunak eskaera aurkeztu beharko du.

b) Boto-eskubidea duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoak onartu beharko du Batzar Nagusian.

c) Eskatzaileak Hitzarmena sinatu beharko du. Harpidetza horrekin, beste eranskin bat gaineratuko zaio Hitzarmenari. Bertan, eskatzaileak Partzuergora sartuta bere gain hartzen dituen betebeharrak ezarriko dira, urte naturala osatzeko falta den denborari dagokionez. Atxikitze-eranskinak zehaztuko du zenbat ordezkari izango dituen erakundeak Partzuergoaren organoetan, eta, xede horretarako, berriro esleituko da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari edo Partzuergoko agenteei Estatutuen 10.7.b) edo c) artikuluetan hurrenez hurren aitortutako boto-eskubideen ehunekoa.

d) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da atxikitze-egintza».

Halaber, Estatutuen 30.3.e) artikuluan berresten da Batzar Nagusiaren botoa nahitaezkoa dela:

«3.– Estatutu hauen 10.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, Batzar Nagusiaren gehiengo osoak eman beharko du aldeko botoa, honako gai hauetan erabakiak har daitezen:

e) Kide berriak atxikitzea».

Horren arabera,

Lehenengoa.– Gipuzkoako Foru Aldundiak Partzuergora atxikitzea eskatu zuen 2019ko martxoaren 5ean hartutako erabakiaren bidez.

Bigarrena.– Partzuergoko Batzar Nagusiak [aho batez / gehiengo osoz] onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundia Partzuergora atxikitzea, 2019ko ekainaren 10eko bileran.

Hirugarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundiak Hitzarmena sinatu du, eduki guztiak onartzearekin bat, eta, beraz, eranskin hau erantsi da.

Laugarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro jarriko ditu Partzuergoaren jardueraren finantzaketan (sartzen denetik urte naturala amaitzen den arte) parte hartzeko.

Datozen urteetan, Partzuergoaren aurrekontuetan ezartzen diren urteko kopuruen % 3,00 jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hitzarmenaren seigarren klausularen 3. zenbakian, Partzuergoaren urteko aurrekontuen % 10 jartzeko konpromisoa hartu zuen SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak; bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu duen % 3,00 murriztuko zaio.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko ditu Hitzarmenaren zazpigarren klausularekin bat eginez erabakitzen diren aparteko ekarpenak, aurreko paragrafoan ezarritako partaidetza-portzentaje berberarekin eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari hasiera batean ezarritako betebeharra ordezkatzeko ondorio berberarekin.

Bosgarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundiak ordezkari bat edukiko du Batzar Nagusian, eta boto-eskubideen % 3,00 izango du organo horretan. Estatutuen 10.7.b) artikuluan, Batzar Nagusiko boto-eskubideen % 10 esleitu zitzaion SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari; bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu duen % 3,00 murriztuko zaio.

Seigarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundiak ordezkari bat edukiko du Zuzendaritza Batzordean, organo horrek Hitzarmenaren jarraipena egiten duenerako, hamargarren klausularekin bat.

Zazpigarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundia atxikitzeko eranskin hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Eta, adostasuna adierazteko, aldeek Eranskin hau izenpetu dute, 2 aletan eta ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Euskal Partzuergo Zientifiko –Teknologikoa / Consorcio Científico Tecnológico Vasco- Basque Research and Technology Alliance, BRTA, lehendakaria,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatua,

AINHOA AIZPURU MURUA.


Azterketa dokumentala