174. zk., 2019ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4188
EBAZPENA, 2019ko irailaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz argitaratu den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean, ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorrita, zenbait kide Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzko ebazpena.
Euskal Herriko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketari buruzko ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2019ko irailaren 6an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 6ko Ebazpena, Euskal Herriko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketari buruzko ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorrita zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.