Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2019ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4176

EBAZPENA, 2019ko irailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2019ko ekitaldiko deialdia.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2019ko irailaren 3ko bileran harturiko erabakiaren bidez, onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2019ko ekitaldiko deialdia egitea, eta Lanbideren Estatutuak onartzeko maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluaren p) letran ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo honetako zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2019ko ekitaldiko deialdia. Deialdi hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko irailaren 3ko bileran hartu erabakiaren bidez onartu da, eta ebazpen honen eranskin gisa bilduta dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
DEIALDIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ENPRESEK GARATZEN DITUZTEN PRESTAKUNTZAKO ESTRATEGIA EKINTZAK EGITEKO LAGUNTZA EKONOMIKOEN 2019KO EKITALDIKOA

Lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizialdi osoko prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak ezaguera oinarrian duen gizartera egokitzeko eta langileen gaitasun profesionalari eusteko Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean.

Prestakuntza, langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, lehentasunezko balio estrategiko bat da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan, eta, hori dela-eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketaren azpisistema. Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, beste zenbait funtzioren artean, enplegu-programen, enplegurako prestakuntza-programen eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programen kudeaketa. Egiteko horiek barne hartzen dute dagozkion dirulaguntza deialdiak onartu eta izapidetzea, hala ezarrita baitago 82/2012 Dekretuak onarturiko erakunde autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan.

Halaber, EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa agintzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren 9. artikuluan xedatzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa programatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen organoa.

Aipatutako dekretuaren 21. artikuluak enpresek beren langileentzat programatutako prestakuntza arautzen du, enplegurako beste prestakuntza-ekimenen artean, eta, aurreikusten du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak iragarri ahal izango dituela, hobarien sistemaren bidez finantzatutako prestakuntza osatze edo ordezte aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntzak, ekintza horiek enpresa-proiektuari zuzenean lotutakoak direla ulertuta.

Helburu hori dute erabaki honen bidez onartzen den deialdiaren babespean finantzatzen diren prestakuntza-ekintzek. Honela, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei beren langileen eskumenak eta kualifikazioak hobetzeko prestakuntza-ekintzak programatzeko aukera ematen zaie.

Bestalde, Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbidearteko Akordioa eta, horren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Hiruko Akordioa sinatzearen ondorioz (horren bidez Eusko Jaurlaritzak bere egiten zuen gizarte-eragileek erabakitako eredua, eta alderdiek onetsitako betekizunak zehazten ziren), Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, honako helburu hauek betetzeko: EAEn lanean ari diren langileen prestakuntza kudeatzea eta zuzentzea, enpresen, langileen eta ikastetxeen artean etengabeko prestakuntzarekiko interesa piztea, eta prestakuntza hori ahalik eta gehien zabaltzeko eta ahalik eta eraginkortasun handiena izateko baldintzak sustatzea.

Enplegurako lanbide-heziketaren arloko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeak eta 4/2015 Errege Lege Dekretuak eta 30/2015 Legeak burututako lanbide-heziketaren erreforma sakonak eragin dute Hobetuz fundazioa errealitate berrira egokitu beharra. Horrela, Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu zen Hobetuz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio bilakatzea, eta haren estatutuak aldatzea iradoki zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Lege berrira egokitzeko, izaera juridiko berria aintzat harturik.

Esparru horretan Hobetuz fundazioak betetzen duen eginkizuna kontuan izanik, deialdi honetan parte har dezan aurreikusten da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, laguntzen kudeaketan eta ordainketan.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko irailaren 3ko bilkuran harturiko erabaki baten bidez, onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2019ko ekitaldiko deialdia, honako hauei jarraikiz:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programaturiko prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako estrategia-ekintzak) garatzeko laguntza ekonomikoen 2019. urterako deialdia egitea.

Jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duen edozein entitate da enpresa, haren izaera juridikoa eta finantzaketa-modua edozein direla ere.

Estrategia-ekintzak dira enpresaren proiektuari zuzenean lotuta daudenak. Haren euskarria izan daiteke bai enpresaren premien diagnostiko bat bai antzeko agiri bat, non jasotzen den zeintzuk diren aurkezturiko ekintzen eta horiek hartuko dituzten langileen lehentasunak.

2.– Deialdi hau finantzatzeko, 3.200.000 euroko baliabide ekonomikoak erabiliko dira gehienez, eta horietatik 1.600.000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 600.000 euro, aldiz, 2020ko konpromiso-kredituari dagozkio.

Guztira emango diren laguntzen bolumenak ez du gaindituko aipatutako kopurua edo hori eguneratzetik ateratzen dena, baldin eta indarreko legeriarekin bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta, hala bada, testuinguru hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman beharko da argitara EHAAn.

Deialdirako erabiliko diren baliabide ekonomiko guztietatik, 4.4 artikuluan xedatzen den moduan, 640.000 euro erabiliko dira SSCS0108 (pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea) eta SSCS0208 (mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan ematea) profesionaltasun-ziurtagiriei dagozkien prestakuntza-ekintza egiaztagarriak egiteko, baldin eta autonomia sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresek gauzatzen badituzte, betiere. Helburu horrekin erabiltzen ez diren kopuruak deialdi honen babespean emango diren gainerako dirulaguntzen finantzaketari gehituko zaizkio.

3.– Deialdi honetan bilduriko laguntzak ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza berak egiteko laguntzen onuradunek jaso ahalko dute beste edozein dirulaguntza publikorekin.

4.– Dena den, deialdi honetan bilduriko dirulaguntzak etengabeko lanbide-prestakuntzako estatuko egungo ereduaren barruan aurreikusiriko hobariekin osagarriak direla bermatuko da.

– Horri begira, estatuko hobari-sisteman agortu beharko dute enpresek ekitaldirako kreditu erabilgarria, eta bestela, agortu gabeko kredituaren kopurua azken dirulaguntzatik deskontatuko da.

– Gainera, egikaritzeko dirulaguntza eskatzen duten ekintzek estatuko ereduan hobaririk jasotzen ez dutela bermatu beharko dute enpresa eskatzaileek.

Bikoiztasunak eta prestakuntza-ekintzen gainfinantzaketa saihesteko, deialdi honetan eskatzen dizkieten puntu guztiak egiaztatu beharko dituzte eskatzaileek.

5.– Lehia-, publikotasun- eta objektibotasun-printzipioak kontuan izanda emango dira laguntza horiek.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

1.– Deialdi honetako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietarako sustatzen diren prestakuntza-ekintzei aplikatuko zaizkie.

2.– Deialdi honen zehaztapenen araberako enpresak eta enpresa-taldeak izan ahalko dira laguntzen onuradun, eta haietako langileek parte har dezakete prestakuntza-ekintzetan.

3.– Honako kolektibo hauek ere aukera izango dute prestakuntza-ekimen diruz lagungarrietan parte hartzeko:

1) Lan elkartuko kooperatibetako bazkide diren langileak, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) kotizatzen dutenak, elkarte horietako estatutuek hori xedatzen dutenean.

2) Enpresari zuzenean loturiko langileak eta Legearen arabera besteren kontura kontratatu ezin direnak, nahitaez Langile Autonomoen Araubide Berezian (administratzaileak, senitartekoak) kotizatu behar dutenak.

3) Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Araubide Berezira (GSNAB) edo itsasoko langileen Araubide Berezira bilduriko langileak.

4) Langile autonomoak.

5) Landun ez direla ere, honako egoera hautakoren batean daudenak:

– Denbora partzialean lan egiten duten langileak (finko aldizkakoak), lanik egiten ez duten aldietan.

– Prestakuntzaldian daudenean langabeziara igarotzen diren langileak.

– Enplegu-etenaldietan enplegu-erregulaziora bilduriko langileak.

Salbuespen gisa, nazioartekotze-prozesuetan sartuta dauden enpresen kasuan, eta betiere behar bezalako justifikazioarekin, laguntzaren enpresa onuradunarekin loturiko enpresei dagozkien langileek parte hartu ahalko dute finantzaturiko prestakuntza-ekintzetan. Horri begira, hirugarren herrialdeetan benetan ezartzeko prozesuak nazioartekotze-prozesuak dira.

4.– Finantzaketa jaso ahalko dute, 2019. urteko deialdi honetan, 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean garatzen diren prestakuntza-ekintzek. Nolanahi ere, gutxienez prestakuntza-ekintzetako bat 2019an zehar hasi beharko da.

5.– Ez da finantzatuko deialdi honen 9.II artikuluan ezarritako irizpideen arabera gutxieneko 30 puntuko balorazioa merezi duela egiaztatzen ez duen aurkezturiko ekimenik.

3. artikulua.– Prestakuntza-ekintzak.

1.– Deialdi honi dagokionez, irakasteko eta ikasteko prozesua da prestakuntza-ekintza, enpresaren prestakuntza-proiektuaren barnean hartzen dena (Prestakuntza Plana) eta helburu, eduki eta iraupen sistematizatuak dituena, parte-hartzaile guztientzat erkideak.

Ez dira finantzatuko prestakuntza-prozesu bat (irakaskuntza-ikaskuntza) garatzea funtsezko osagaitzat ez duten ekintzak, hain zuzen ere, enpresaren ekoizpen-prozesuarekin zuzenean loturiko gaitasun eta kualifikazioak hobetzea xede duen prestakuntza-prozesu bat.

2.– Orokorrean, prestakuntza-ekintzek, hala banakakoek nola taldekakoek, gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzeko. Muga horiek salbuetsi ahal izango dira, betiere horren beharra egiaztatzen baldin bada. Prestakuntzako jarduerek egunean gehienez 8 ordu iraungo dute.

3.– Modalitate hauetako batean eman behar dira prestakuntza-ekintzak: presentziala, teleprestakuntza edo mistoa.

a) Prestakuntza presentzialtzat jotzen da, ikasgela batean irakasleek ikasle talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzen dietenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.

b) Teleprestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak ikaskuntzaren erritmoak bere denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, tutore/irakasleak izango ditu, zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.

Behar bezala arrazoituko da ekintzarako proposatutako teleprestakuntzako ordu kopurua.

b.1.– Teleprestakuntzarako, ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoak erabili behar dira, eta, nahitaez, tutorearen laguntzarekin osatuko da.

b.2.– Deialdi honi begira, teleprestakuntza izango da Baliabide Etxeetan emandako prestakuntza. Baliabideetako Ikastetxetzat hartuko da banakako ekipamendu didaktikoa duen instalazioa; parte-hartzaileak hara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, han, beren zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko dute.

b.3.– Prestakuntza-plataformen gutxieneko ezaugarriak:

1) Prestakuntza gauzatzeko onuradunek erabiltzen duten teleprestakuntza-plataformak honako baldintza hauek bildu beharko ditu:

a) Prestakuntza-proiektu bat eduki behar du, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehaztuta.

b) Lineako eskuliburu bat eduki behar du ikaslearentzat, plataformaren eta ikaslearen beraren oinarrizko eragiketen funtzionamenduari buruzkoa, lineako prestakuntzaren jarraipena egiteko. Eskuliburua deskargatu eta off-line kontsultatu ahalko da.

c) «Online» edo lineako ikaskuntza-programa bat eduki behar du, ikasleentzako prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko ahalmen nahikoarekin; gainera, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

– Arau tekniko aplikagarrian adierazitako fidagarritasun-, segurtasun-, irisgarritasun- eta interaktibitate-mailak biltzea.

– Erabiltzaile posible guztiei aldi berean sartzea ahalbidetu behar die, ikastaldiaren etapa guztietan berdin atxikiko den plataformaren banda-zabalera ahalbidetuta.

d) Plataforma erabiltzeko lizentzia egokiak eduki behar ditu.

e) Ez du inolako publizitaterik eduki behar. Logotipoa eta fabrikatzailearen copyrighta ez dira publizitatetzat hartuko.

f) Edukiak editatzea eta aldatzea.

g) Astean, 7 egunez eta 24 orduz erabilgarri izatea.

2) Honako komunikazio-tresna hauek ere eduki beharko ditu:

a) Foroak: foro anitzak eta aldiberekoak ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera, eta gutxienez 4 Mb-ko fitxategiak igotzekoa.

b) Txatak: prestakuntza-ekintza bakoitzeko gutxienez txat-kanal bat irekitzea.

c) Mezu elektronikoak: tutoreak jasotako mezu guztiak antolatzeko eta etiketatzeko aukera izango, baita artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ere.

d) Ekitaldi-egutegia: egutegi bat behar da, ikastaldiak hartzen dituen hilabeteak bilduta, pertsonalizatua eta interaktiboa.

e) Informazio-gunea: tutore eta ikasleek aukera izango dute editatzeko ikastaldiari buruzko informazioa, albisteekin eta webguneekin lotutakoa.

f) FAQak: galdera ohikoenei buruzko informazioa.

g) Lineako erabiltzaileak: etengabe ikusi ahal izango da zein diren konektatuta dauden ikasleak.

h) Lantaldeak: egoki iritzitako lantalde guztiak sortzeko aukera.

i) Kalkulaturiko denborekin ebaluazio objektiboak sortzeko aukera.

3) Plataforma administratzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:

a) Prestakuntza-ekintzaren interfazea, non Eusko Jaurlaritzak, Lanbidek eta Hobetuzek aditzera emango baitute jardueraren finantzaketak izaera publikoa duela.

b) Babeskopiak aldizkakotasun nahikoa izango du, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratuko direla bermatzeko.

c) Ikasleen eta haiek egiten dituzten jarduera guztien erregistroa, eta ikasturte bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzetik iragan diren ikasleak biltzea ahalbidetzen duten txostenak egitea, eta plataforman egindako klik bakoitzaren arteko denbora.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eta Hobetuzi –erakunde horren entitate laguntzaile gisa– baimena ematea, dagokion klabearen bidez, prestakuntza-jarduera guztien kontrola eta jarraipena burutu dezaten.

e) Plataformaren kudeaketa-gida bat edukitzea.

f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa, 24 orduan erantzuteko ahalmenarekin.

g) Bideoko, audioko eta bit-mapen irudiko formatuei euskarria ematea, multimedia formatuan edukiak eskaintzeko modua izateko ikaskuntza- eta ebaluazio-jardueretan.

4) Prestakuntza-ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten prestatzaileen jardunaren plangintza izan beharko du erakunde onuradunak.

b.4.– Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen betekizunak eta egitekoak:

Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia beharko dute izan modalitate horretan.

Teleprestakuntzako modalitatearen jarraipena eta kalitatea bermatzeko, 10 ordutik gorako iraupena duten prestakuntza-ekintzen kasuan, 30 ikasleko, astean 10 orduko gutxieneko dedikazioa ezarriko zaio tutore-prestatzaileari prestakuntza-ekintzaren plangintzan.

Dena den, eta 10 ordutik beherako prestakuntza-ekintzei dagokienez, tutore-prestatzailearen dedikazioa ikasleko gutxienez 20 minutukoa izango dela bermatuko da.

Parte hartzen duten 70 ikasleko tutore bat izan beharko da gutxienez.

Tutore-prestatzailearen funtzioak honako hauek izango dira gutxienez:

a) Prestakuntza-taldeko ikasleen harrera plana garatzea prestakuntza-ekintzaren ezaugarri espezifikoen arabera.

b) Ikasleak orientatzea eta gidatzea jarduerak egitean, materialak erabiltzean eta ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnak erabiltzean prestakuntza-ekintzetan aurreikusiriko ahalmenak eskuratzeko.

c) Ikasleen partaidetza sustatzea gogoeta- eta debate-jarduerak proposatuz, banakako zereginak eta talde-lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.

d) Parte-hartzaileek egindako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argituz eta arazoak konponduz, ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzari atxikita.

e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta dagozkion ebaluazio-proben antolamenduan eta garapenean parte hartzea.

f) Prestakuntza-jarduerak antolatzeko, kudeatzeko eta garatzeko ardura duten gainerako taldekideekiko koordinazioa eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzea.

c) Modalitate mistoa diogunean, prestakuntza-ekintza bera emateko modalitate presentziala eta teleprestakuntza konbinatzen duenaz dihardugu. Teleprestakuntzako modalitatetzat jotzen da prestakuntza-ekintzak eskatzen duen parte presentziala iraupen osoaren % 20 edo gutxiago denean.

4.– Prestakuntza-ekintza bakoitzaren parte-hartzaile kopurua zehazteko, eraginkortasun-irizpideak aplikatuko dira, enpresen finantza-baliabideen optimizazioa eta premia espezifikoen estaldura bateragarri egiteko.

5.– Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzaren kasuan, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzeko urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusiriko eskakizunak bete behar dituzte parte-hartzaileek. Era berean, ikastetxeak hautaketa-proba bat egingo du beharrezkoa den prestakuntza-ekintzetan. Horrela, ekintzaren probetxua ziurtatuko da, eta kualifikaziora bideraturiko ekintzen helburuak lortzeko ezinbestekoak diren aldez aurreko ezagueren benetako maila finkatuko da, kasuan kasu, lanbide-kualifikazioko 2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-moduluen prestakuntzara sartzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak barne.

6.– Langile batek gehienez 270 prestakuntza-ordu jaso ditzake, salbu eta ekintza bakarrean parte hartzen badu eta ekintza horren muga salbuespentzat hartu bada, artikulu honen 2. zenbakian aurreikusitakoaren arabera.

7.– Enpresek beraiek antolatu ahal izango dute beren langileen prestakuntza, eta beraien baliabideak erabili prestakuntza emateko, edo, bestela, baliabide horiek % 100ean kontratatu ahal izango ditu.

Enpresa-taldeen kasuan, bakoitzarentzat banaka antolatu ahal izango da prestakuntza, edo haietako batzuk edo guztiak elkartuta. Elkartuz gero, taldeko enpresetako edozeinek antolatu ahal izango du bere taldeko langileen prestakuntza, eta bere baliabideak erabili prestakuntza emateko, edo, bestela, baliabide horiek % 100ean kontratatu ahal izango ditu.

Halaber, prestakuntza kanpoko entitate baten esku utzi ahal izango dute enpresek, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Kasu horretan, egiaztatutako prestakuntza-entitate batek emango du prestakuntza, eta/edo aipatutako legearen 15. artikuluan aipatzen den administrazio publiko eskudunak gaitutako prestakuntza-entitateen erregistroan inskribatutako batek. Lanbide-jarduera jakin batzuetan jarduteko gaitzen duen prestakuntza emateko beste administrazio batzuek homologatutako entitateak inskribatutzat edo egiaztatutzat emango dira. Ez antolaketa ez prestakuntza ematea ezin izango dira azpikontratatu. Ez da ulertuko prestakuntzaren antolaketa kanpoko entitate baten esku utzi dela haren eginkizuna dirulaguntza ondo aplikatzeko beharrezkoak diren administrazio-izapideak egitea baino ez bada.

Enpresak prestakuntza-ekintzak egiteko kanpo-agenteak kontratatzen dituenean, hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, hornitzaileen aukeraketak eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideei erantzun diela bermatzeko, kontratuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratu Legearen testu bategina onartzeko azaroaren 8ko 9/2017 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusiriko kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean. Hala ere, ekintzaren ezaugarri bereziak direla-eta zerbitzu hori ematen duten erakundeen kopurua nahikoa ez bada, ez da beharrezkoa izango hiru eskaintza eskatzea, baina erabakia berariaz justifikatuko da memoria batean, baldin eta aukeratutako proposamena ez bada proposamen ekonomikorik onena.

Nolanahi ere, 7. apartatu honetan aurreikusi ez den guztian zuzenean aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31.3 artikuluetan xedatutakoa.

8.– Prestakuntza-ekintzek barne-prestakuntza biltzen dutenean, osorik edo zati batean, ikaskuntza-prozesu sistematizatua izateko moduan diseinatu eta egituratu beharko da aldez aurretik prestakuntza hori.

9.– Kualifikazio Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrarekin erlazionatutako prestakuntza-ekintzak, dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko unean Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Zentro edo Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatutako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuek eman beharko dituzte, edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatutakoek, Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzeko prestakuntza emateko.

Zentroetako instalazioetan burutuko dira prestakuntza-ekintza horiek.

Teleprestakuntza-modalitatean profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza-ekintzak emateko, zentroa EAEtik kanpo kokatuta badago, lankidetza-hitzarmen bat izan beharko du EAEn kokatuta dagoen eta ziurtagiriak modalitate presentzialean emateko egiaztatuta dagoen prestakuntza-erakunderen batekin.

4. artikulua.– Laguntzen onuradunak.

1.– Deialdi honetako laguntzak 2. artikuluko enpresek eskatu ahalko dituzte, betiere 35 langileko edo langile gehiagoko plantilla bat badute.

Salbuespen gisa plantilla horretara iristen ez diren enpresek aurkezturiko planak subentzionatu ahalko dira. Kasu horietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Hobetuzek proposatuta, prestakuntza-plana burutzeko duen gaitasuna aztertuko du, eta arrazoiak azalduta ebatziko.

2.– Plantillan 50 langile edo gehiago dituzten enpresa taldeek ere laguntzak eskatu ahalko dituzte. Enpresa-taldetzat joko dira sozietate guztietan haien artean gutxienez lotura hauetako bat dutenak:

a) Enpresa batek beste enpresa baten akzionisten edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.

b) Enpresa batek beste sozietate baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo errebokatzeko eskubidea du.

c) Enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.

d) Enpresa bat bestearen akzionista edo bazkidea da eta, berak bakarrik, kontrolatzen ditu haren akzionisten boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akzionista edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.

Kasu horretan, taldea osatzen duten enpresetako edozein izan daiteke eskaeraren titularra. Dena den, formakuntza-planean parte hartzen duten enpresa guztiak izango dira onuradunak.

3.– Dena den, enpresa berak ezin izango du laguntza-eskaera bat baino gehiago aurkeztu deialdi honen barruan, 4.4 artikuluan aipatutakoak izan ezik. Eskabide bat baino gehiago aurkezten bada, bakarrik hartuko da kontuan aurkeztutako lehenengoa.

4.– Deialdi honetan, 640.000 euro erabiliko dira SSCS0108 (pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea) eta SSCS0208 (mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan ematea) profesionaltasun-ziurtagiriei dagozkien prestakuntza-ekintza egiaztagarriak egiteko, baldin eta autonomia sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresek gauzatzen badituzte, betiere.

Prestakuntza-ekimen egiaztagarrietan parte hartu ahal izango dute 2. artikuluan aipatzen diren eta gaitasun-unitateren bat egiaztatzeke duten pertsonek.

Era horretako dirulaguntza bat eskatzea bateragarria izango da deialdi honetan jasotzen diren ohiko dirulaguntzetako bat eskatzearekin.

5.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.

b) Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izan beharko ditu.

c) Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea.

d) Zehapen- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

e) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

1.– Hobetuzek bere web-orrian jarriko dituen eredu normalizatuetan beteko dira eskaerak: www.hobetuz.eus

2.– Eskaerak Hobetuz Fundazioaren egoitzetan aurkeztuko dira.

– Arabako Lurralde Egoitza: Dato kalea 14-16, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.

– Bizkaiko Lurralde Egoitza: Kale Nagusia 35, 6. solairua, 48009 Bilbao.

– Gipuzkoako Lurralde Egoitza: Manterola kalea 4, 1. solairua, 20007 Donostia.

Horretaz gain, administrazio-prozedura erkidea arautzen duen araudian aurrez ikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Eskabide horiek paperean aurkeztuko dira, bai eta Hobetuz Fundazioak www.hobetuz.eus webgunean deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan ere. Paperean aurkeztutako datuen eta euskarri informatiko bidez aurkeztutakoen artean desadostasunik badago, paperean aurkeztutako datuak hartuko dira baliagarritzat.

3.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

6. artikulua.– Eskaerak egiteko baldintzak.

Honako hauek jaso beharko dira dirulaguntza eskaeran:

1.– Eskatzailearen izen soziala, IFK, Gizarte Segurantzaren inskripzio–zenbakia, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN), sektoreko Hitzarmen Kolektiboa eta batez besteko plantilla deialdi hau argitaratzen den egunaren aurre-aurreko hamabi hilabeteetan. Agiri hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

2.– Enpresa taldeko plan batean parte hartzen duten enpresa guztiek parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute (2A eranskina, Hobetuzen web-orrian izango da eskuragarri).

3.– Aurkeztutako proiektuaren ardura hartzeko enpresak izendatu duen pertsona.

4.– Jarraian azaltzen diren agiriak ere aurkeztuko dira, baldin eta aurreko deialdietan Hobetuzen eskura utzi ez badira, edo aldatu egin badira aldez aurretik aurkeztutakoekiko:

a) Planaren titularraren zerga-identifikaziorako txartelaren fotokopia.

b) Ordezkariaren gaitasuna egiaztatzen duten agiri originalak, kopia konpultsatuak edo kopiak, Hobetuzek konpultsa ditzan.

5.– Halakorik izanez gero, finantza litekeen prestakuntza-planean aurkezturiko ekintzak biltzen dituen prestakuntza-premiak detektatzeko azterlana edo azterketa.

6.– Garatu beharreko prestakuntza-ekintzak deskribatzea, lehentasunak ezarriz, hau da, ekintzak egikaritzeari dagokionez lehentasunen ordena ipiniz, ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adierazita, deialdi honi erantsitako inprimaki normalizatuetan zehaztutako banantzea barne. Dena den, honako hauek jaso beharko dira:

a) Talde hartzaileak kategoria edo talde profesionalen, lan-egoeraren eta Gizarte Segurantzarako afiliazio-araubidearen arabera.

b) Prestakuntza-ekintzen aurreikusitako kostua.

c) Prestakuntza-ekintzak egikaritzeko aurreikusitako egutegia eta lan-orduen kopurua.

d) Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak, tokia, instalazioak eta baliabideak.

e) Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.

f) Harremanetarako pertsona eta programaturiko prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, eta jarraian prestakuntza-programak ebaluatzeko baliagarri izango diren irizpide eta metodologiak.

7.– 2017ko ekitaldian enpresak edo enpresek ordainduriko lanbide-prestakuntzako kuotaren urteko zenbatekoaren ardurapeko aitorpena, EAEn dauden lantokiei dagokienez.

8.– Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez duela dirulaguntzen itzulketengatiko zorrik EAEko Administrazioa eta haren erakunde autonomoekiko burutzapen aldian.

9.– Erakundeak zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

10.– Beharrezkoa bada, prestakuntzan legearen edo hitzarmen kolektiboaren arabera dagokion inbertsioa egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria, baita justifikazio-agiriak ere. Agiri hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

11.– Lantokien zerrenda, bakoitzari buruz zer ekintzatan parte hartzeko asmoa duten, zer herritan kokatuko den, langileen eta benetako parte-hartzaileen guztizko kopurua eta ordezkaritza sindikalik baduten edo ez zehaztuta.

12.– Enpresa eskatzailearen ziurtagiri egiaztagarri eguneratuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dutenak. Enpresa talde bat izatekotan, formakuntza-planean parte hartu duten enpresa guztienak aurkeztu beharko dira.

13.– Konkurtso-deklaraziorik ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabe ez jotzea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea (eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu badu salbu), epailearen esku-hartzearen menpe ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.

14.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak estatuko ereduaren aurreikusitakoekiko osagarriak direnez eta dirulaguntzen/hobarien bikoiztasuna eta laguntzako prestakuntza-ekintzen gainfinantziazioa saihestearren, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, non adieraziko baitu ezein kasutan ere ez dituela ekintza edo parte-hartzaile berak aurkeztu edo aurkeztuko estatuko sisteman bilduriko hobarien sistema eta jarduera bererako; horrez gain, adierazpen horretan beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatu batzuek emandako beste diru-sarrera osagarrien berri eman beharko du, eta horien zenbatekoa adierazi. Ondoren gertatzen den edozein aldaketa Hobetuzi jakinarazi beharko zaio, eta egoki iritzitako erabakia proposatuko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

15.– Langileen legezko ordezkaritzarako informaziorako eta kontsultarako agiria (3A eranskina, Hobetuzen web-orrian izango da eskuragarri), behar bezala zigilatua eta sinatua.

16.– Nazioartekotze-prozesuetan sartuta dauden enpresen loturaren agiri bidezko egiaztapena.

17.– Uneko ekitaldian zehar eta aurreko bietan jasotako «minimis» laguntzei buruzko aitorpena, enpresa eskatzaileak egina, deialdi honen 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

18.– Kanpo-zerbitzuen kontratazioaren kasuan, kontratazio proposamena aurkeztuko da, non jasotzen baita hiru eskaintza eskatu direla eta azken aukeraketa justifikatzen duen zergatia.

Dokumentazio hori geroago aurkeztu ahalko da, prestakuntza-ekintza hasi aurretik.

7. artikulua.– Langileei eman beharreko informazioari eta egin beharreko kontsultari buruzko eskakizunak.

1.– Eskaera Hobetuzi aurkeztu aurretik, eskatzaileak informazioa emango dio Langileen Legezko Ordezkaritzari egikaritzeko dirulaguntza lortu nahi den prestakuntza-ekintzei buruz, horretarako aurreko artikuluaren 5., 6. eta 7. zenbakietako agirien kopia osoa emanez eta eskaeraren 3A eranskina betetzeko eskatuta.

2.– Langileen Legezko Ordezkaritzak 15 eguneko epea izango du txostena egiteko, agiriak jasotzen diren egunetik aurrera hasita. Txosten hori (3C eranskina, Hobetuzek emandako euskarri informatikoan izango da eskuragarri) enpresari eta Hobetuzi helarazi ahalko die Langileen Legezko Ordezkaritzak.

3.– Horretarako, Langileen Legezko Ordezkaritza Planean parte hartzen duten lantoki guzti-guztiei dagokiena izango da. Enpresa-batzordea/ek edo langileen ordezkariek eman behar dituzte 3A eranskinak, dauden guztien % 51 gutxienez.

Lantoki batean edo batzuetan ordezkaritza sindikalik ez dagoela adieraztea ziurtagiritzat joko da xede guztietarako.

4.– Prestakuntza-ekintzak hasi aurretik, Enpresako Langileen Ordezkaritzari igorri beharko zaio prestakuntza-ekintza horietako parte-hartzaileen zerrenda.

Hiru hilean behin, prestakuntza-planaren egikaritzapenari buruzko informazioa emango diete enpresek langileen ordezkariei.

8. artikulua.– Laguntza zehaztea.

1.– Ondoriozko gehieneko guztizko laguntzak ezin izango du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lanbide-heziketako kuotaren urteko zenbatekoa 1,5 alditan gainditu 250 langile baino gehiagoko enpresentzat, eta 5 alditan 250 langile arteko enpresentzat, enpresa kooperatibek izan ezik, horien langile bazkideek Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatzen badute, eta enpresak dauzkan langileen kopurua 5 langile baino gehiagoko enpresa sortu berrietarako oro har ezarritako langile bakoitzeko batez besteko hobariarekin (65 euro) biderkatzearen ondorio izango da gehieneko guztizko laguntza kalkulatzeko kontuan hartuko den diru-kopurua.

Laguntza kalkulatzeari begira, Euskal Autonomia Erkidegoko plantilla titularra hartuko da kontuan.

2.– Eskatzaile bakoitzari ematen zaion dirulaguntzak gehieneko laguntzako izaera izango du eta honela zehaztuko da:

a) Ordu kopurua parte-hartzaile kopuruarekin eta dagokion moduluaren zenbatekoarekin biderkatuz.

b) Ondoren, planaren balorazio teknikoa egingo da, zeinetan zehaztuko baita gehieneko laguntza finantzagarriaren ehunekoa, tarte hauen arabera:

– 30 puntutik 69 puntura: % 60.

– 70 puntutik 79 puntura: % 70.

– 80 puntutik 89 puntura: % 80.

– 90 puntutik 100 puntura: % 90.

c) Deialdi hau finantzatzeko bideratutako baliabide ekonomikoak nahikoak ez badira eman beharreko dirulaguntza guztiei erantzuteko, banaketa proportzionalki egingo da. Alegia, dagoen zenbatekoaren hainbanaketa egingo da onuradunen artean; eta dirulaguntza teorikoaren zenbatekoa hartuko da oinarri, bakoitzari zenbat dagokion kalkulatzeko.

9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Honako irizpide hauei jarraikiz burutuko da planen balorazio teknikoa.

I.– Lehentasun-irizpide orokorrak: 35 puntura arte.

1.– Honako ezaugarri hauetako bat duten prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute:

a) Prestakuntza-ekintzen jatorriari dagokionez: 10 puntu arte:

– Izaera estrategikoa duten ekintzak, beharren azterketaren batean oinarrituta.

– Lanaldia murrizteko, birmoldaketako edo kontratuak aldi baterako eteteko prozesuen ondoriozko ekintzak.

– Lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko helburua duten ekintzak.

– Kualifikazioen Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrari loturiko prestakuntza-ekintzak.

– Metodologiarengatik, edukiarengatik edo beste edozein arrazoirengatik Enplegurako Prestakuntzarako berritzaileak diren ekimenak.

b) Prestakuntzaren hartzaileei dagokienez: 35 puntu, gehienez.

– Enpresa txiki eta ertainetako langileen lehiakortasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua izatea. Ildo horretan, lehentasuna izango dute EAEko enpresa txiki eta ertaineko aurkezturiko prestakuntza-planek, arreta berezia emanez enpresa txikiek aurkezturiko prestakuntza-planei.

(Ikus .PDF)

Enpresa-taldeen kasuetan, «enpresa bakarra» delakoaren irizpideari jarraikiz, puntuazioak ez dira espedienteko enpresen plantillekin erdietsitako batez bestekoen arabera ematen, baizik eta plantillak gehitu egiten dira, eta horiei aplikatzen zaizkie puntuazioak.

2.– Deialdi honetan ez da lehentasunezkotzat jotzen izaera generikoa eta zeharkakoa duten prestakuntza-ekintzak finantzatzea, salbu eta justifikatuta eta enpresaren jarduerarekin zuzenean lotuta dauden kasuetan.

3.– Aurkezturiko ekintzen lehentasunezko tratamendua baliatu ahal izateko, eta eskaera-inprimakietan biltzen den informazioa alde batera utzita, eskatzaileak egokitzat jotzen duten agiri osagarri guztiak aurkeztu behar ditu.

4.– Ekintza egikaritzen den bitartean, funtsean aldatzen badira ekintzei lehentasuna emateko kontuan harturiko baldintzak, lehentasunezko izaera dela-eta lorturiko finantzaketa gehigarria berrikusi ahalko da.

II.– Kalitate- eta koherentzia-irizpideak: 65 puntura arte.

1.– Aurkezturiko prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Enpresaren prestakuntza-estrategia: 55 puntu, gehienez:

– Enpresak premiak aztertu eta detektatzeko azterlana egin izana, proposatutako prestakuntza-ekintzak deskribatzeko. 5 puntu.

– Ekintza horiek enpresaren proiektuari atxikitako prestakuntza-plan batean biltzea, zeina hauek eragina izan ahal izango baita: inbertsio estrategiko berriak; enpresa barruko inbertsioak; ekipamendu berriak; sistema berriak ezartzea; merkatu berriak zabaltzea; balioaniztasuna enpleguen, eta abar. 30 puntu.

– Enpresak hausnarketa-prozesua abian jarri izana, prestakuntza-ekintza horien lehentasuna erabakitzeko. 5 puntu.

– Aurrez aipatutako azterlanean aurkeztutako ekintza bakoitzaren deskribapena eta kokapena: enpresarentzako kostua, hasitako edota amaitutako ekintzak, interes ekonomiko-sozialeko ekintzak. 15 puntu.

– Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa. 5 puntu.

– Aurkeztutako ekintzen koherentzia orokorra: ekintzen iraupena eta parte-hartzaileen kopurua ekintzako. 10 puntu.

b) Eskatzaileak proiektuan duen inplikazioa. 10 puntu gehienez.

– Proiektua egikaritzera bideratutako baliabideak eta langileen inplikazioa ekintzen diseinuan. 5 puntu.

– Eraginkortasuna hornitzaileak hautatu eta kudeatzerakoan. 5 puntu.

Atal honetan gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten eskabideek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

III.– Aurreko egikaritze- eta betetze-maila:

Balorazio teknikoan, Hobetuzek argitaratu edota kudeaturiko 2015eko eta 2016ko deialdietan eskatzaileak egiaztaturiko egikaritze- eta betetze-maila hartuko da kontuan. Gehienez 10 puntuz gehitu edo murriztu ahalko da balorazio teknikoa lorturiko guztizkoaren gain, eta ezingo da inoiz 100 puntutik gorakoa izan.

(Ikus .PDF)

10. artikulua.– Modulu ekonomikoak.

1.– Prestakuntza-ekintza presentzialak.

a) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta ez dauden prestakuntza ekintzetan, balorazio ekonomikoa modulu ekonomiko hauek aplikatuta burutuko da (euro/ordu/parte-hartzaile):

(Ikus .PDF)

Modalitate presentzialaren kanpo-prestakuntzari buruzko modulu ekonomikoak % 50 arte areagotu ahalko dira prestakuntza-ekintza jakin batzuen kasuan, baldin eta, haien espezialitatea eta ezaugarri teknikoak kontuan hartuta, finantzaketa handiagoa behar bada, betiere.

Aurreko paragrafoan barne hartutako ekintzen guztizko kostuak ezingo du gainditu deialdi hau finantzatzera zuzendutako funtsen guztizkoaren % 5.

b) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzetan, modulu ekonomikoa 8 eurokoa izango da orduko eta parte hartzaile bakoitzeko.

2.– Teleprestakuntzako ekintzak.

a) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta ez dauden prestakuntza-ekintzetan, modulua 7,5 eurokoa izango da orduko eta parte-hartzaile bakoitzeko.

b) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzetan modulu ekonomikoa 5 eurokoa izango da orduko eta parte hartzaile bakoitzeko.

3.– Prestakuntza-ekintza mistoak.

Prestakuntza-denbora presentzialaren ordu/parte-hartzaile kostua aurreko 1. idatzi-zatian deskribaturikoaren arabera lortuko da. Teleprestakuntzako prestakuntza-denboraren ordu/parte-hartzaile kostua aurreko 2. idatz-zatian deskribaturikoaren arabera lortuko da. Ekintzaren guztizko kostua bi kostu partzialen batura izango da.

11. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak du prozedura ebazteko eskumena, eta Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak izapidetzekoa; Hobetuz fundazioak erakunde laguntzaile jardungo du dirulaguntzen kudeaketan eta ordainketan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 12. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.– Behin eskaerak aurkeztuta, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Hamar eguneko epea emango zaio eskatzaileari akatsa zuzentzeko edota aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak aurkezteko. Halaber, adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Administrazioa, bestalde, behartuta dago eskabidearen gainean ebazpen adierazi bat hartzera eta ebazpena jakinaraztera.

3.– Hobetuzek aurkeztu diren eskaerak aztertuko ditu, eta ebazpena emango du aurkeztutako laguntza-eskaera bakoitza guztiz edo partez ukatzeko edo onartzeko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura igorriko ditu proposamen horiek, hark dagokion ebazpenak eman dezan.

4.– Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dagokion ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko.

Ebazpena aldekoa bada, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak, parte-hartzaile kopurua, ordu kopurua eta finantzaketa adieraziko dira. Halaber, ebazpenak dirulaguntza ukatzen badu, zergatia azaldu beharko du.

Interesdunak 10 eguneko epea izango du nahiz adierazteko emandako dirulaguntza onartzen duela, nahiz egiaztagiria bidaltzeko, non jakinaraziko baitu lehenengo formakuntza-ekintza hasi duela (baldin eta ekintza ebazpena jakinarazi baino lehen hasi badu). Horretarako epea hasten da zuzendari nagusiak ebazpena jakinarazten duen egunean bertan. Epe hori igarotakoan, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

Era berean, ebazpena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletako iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta www.lanbide.euskadi.eus eta www.hobetuz.eus webguneetan ere.

5.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke organo horri, hilabeteko epean, interesdun bakoitzari jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, bi hileko epean.

6.– Gehienez 6 hilabetekoa izango da ebazteko eta jakinarazteko epea, deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori amaituta jakinarazpenik jaso ez bada, eskaera ezetsi dela ulertuko da.

7.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko dirulaguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zehapen-prozedurak amaituta egotea.

8.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du onuradunen eta emandako diru-zenbatekoen zerrenda.

12. artikulua.– Prestakuntza-plana egikaritzea.

1.– Zer prestakuntza-plan egikaritzeko eskatu den dirulaguntza, bada plan horiek egikaritzera bideratuko da emandako dirulaguntza.

2.– Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

3.– Ekintza edo talde bakoitza hasi baino bi egun lehenago ekintza emateko tokiaren, ekintzaren ardura hartu duen erakundearen, eta taldea edo ekintza gauzatzeko egunaren eta ordutegiaren inguruko datuak jakinarazi beharko ditu.

Bigarren prestakuntza-eguneko gehieneko epearekin, parte-hartzaileei buruzko datuak jakinarazi beharko dizkio titularrak Hobetuzi.

Ikastaldia amaitu eta gehienez ere 30 eguneko epean, titularrak jakinarazi beharko du zein diren amaitu duten parte-hartzaileak, eta ikastaldiari buruzko informazioa itxi beharko du.

Betebehar horiek betetzeko, Hobetuzek aplikazio bat jarriko du titularren esku, bere webgunean (www.hobetuz.eus). Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko taldea edo ekintza amaitzen denetik hasi eta 30 egun igaro ondoren, eta horixe izango da prestakuntza-plana egikaritu dela justifikatzeko kontuan hartuko den bakarra.

Jakinarazpen-betebehar horiek ez badira betetzen, prestakuntza-ekintza egin gabetzat hartuko da, plana egikaritu izana justifikatzearen ondorioetarako.

4.– Titularrek ekintza presentzialetan eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.

Teleprestakuntzako prestakuntza-ekintzen kasuan, berriz, titularrak prestatu beharko ditu parte-hartzaile bakoitzaren gainean egindako jarraipen-kontrolei buruzko agiriak.

Titularrak bermatu beharko du parte-hartzaileak prestakuntza-ekintzetara egunero bertaratu direla egiaztatzeko agirien zaintza.

5.– Egiaztapen-diploma bat eman beharko zaio aldeko ebaluazioarekin prestakuntza gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari, Hobetuzek ezarritako ereduaren araberakoa, eta, hor, hauek agertuko dira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, prestakuntzaren edukiak, emateko modalitatea, iraupena eta emate-aldia. Halaber, prestakuntza aldeko ebaluaziorik gabe amaitu duen parte-hartzaileei, kurtsoan bertaratze-ziurtagiri bat emango zaie.

Kualifikazioen Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrari loturiko prestakuntza-ekintzetan, eta prestakuntza-ekintza gainditu duten pertsonei dagokienez, parte-hartzaileei emango zaien ziurtagiria, Hobetuzek eska dezakeena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduraren arabera emango da.

Prestakuntzaren erakunde arduradunak bertaratze-ziurtagiria edo, hala dagokionean, diploma, eman edo bidali beharko die parte-hartzaileei, edo prestakuntza-plataformetan eskuragarri jarri, gauzatutako prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez bi hileko epean.

Titularrak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin» batera.

6.– Artikulu honen 3. zenbakian adierazten den moduan, ekimen honen bitartez programatzen diren prestakuntza-ekintzen hasieraren eta amaieraren berri eman beharko du enpresak, eta prestakuntza ekintzak eta haien jarraipena, kontrola eta ebaluazioa modu egokian garatzen direla ziurtatu beharko du, baita ematen den prestakuntza enpresaren eta langileen beharrizanei ondo egokitzen zaiela ere.

Kalitatea ebaluatzeko galdetegiak banatu beharko du titularrak prestakuntza-ekintzak amaitzen dituzten parte-hartzaile guztien artean, eta, ondotik, jasotako galdetegiak bildu eta zainduko ditu.

Nolanahi ere, onuradunak bere gain hartuko du zuzenean laguntzak behar bezala aplikatzea, eta jarraipen- eta kontrol-erakundeen eginkizunen behar bezalako garapena ziurtatu beharko du.

7.– Emate-ebazpena jaso eta gero, eta behar besteko aurrerapenez, finantzatutako planean aldaketak sartzea eskatu ahal izango du laguntzaren onuradunak, baldin eta aldaketok ez badute murrizten balorazio teknikoa hasierako eskabidean aintzat hartu izan balira lortuko zirenekiko. Aldaketa-eskaera hori idatziz egingo da, eta behar bezala arrazoitu beharko da. Aldaketa adierazgarrienak Lanbideko zuzendari nagusiak onartu beharko ditu.

13. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Dirulaguntzaren ordainketa egunean dagoela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu aurretik egingo da, ordainketa bakoitzaren aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen dutenak, hain zuzen ere.

2.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

a) Lehen ordainketa, dirulaguntza osoaren % 50, Hobetuzek lehen prestakuntza-ekintza hasi izanaren ziurtagiria jasotzen duenean. Ziurtagiri hau aurkeztu beharko da prestakuntza hasi eta hurrengo 5 egun balioduneko epean.

b) Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren gainerakoa, Hobetuzen justifikazio-memoria aurkeztu eta dagokion azken likidazioa onartzen denean.

14. artikulua.– Kostu finantzagarriak eta egozpen-irizpideak.

Honako hauek hartzen dira zuzeneko kostutzat, prestakuntza-ekintza bakoitzeko bananduta:

a) Enpresatik kanpoko zerbitzuak kontratatzeari dagozkion kostuak.

b) Prestatzaileen edo barne-prestatzaileen kostua.

c) Material suntsigarriaren kostua, babesteko eta segurtasuneko materiala barne.

«Teleprestakuntzaren» kasuan prestatzaileen eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotzi dakiekeen kostuak dira finantzagarriak, ekintzaren guztizko kostuaren ehuneko 10eko gehienekoraino.

d) Material didaktikoen kostua.

e) Prestakuntza-fasean dauden langileen asegurua. Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.

f) Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzi beharreko proportzioan, eta instalazio eta ekipamenduen alokairuak, prestakuntza-ekintzen garapenari egotzi beharrekoak.

Halaber, zeharkako kostuak ezin izango dira egindako eta justifikatutako prestakuntza-jardueraren kostu osoaren % 10 baino handiagoak izan.

Bestalde, enpresek programatutako prestakuntzaren antolaketaren kostuak finantzatu ahal izango dira, baldin eta kanpoko entitate baten esku uzten badute antolaketa hori. Kostu horiek ezingo dute gainditu prestakuntza-jardueraren kostuen % 10.

Kostu hori behin bakarrik egotziko zaizkio finantzatutako proiektu orokorrari.

Industria-inbertsio ezohiko edota estrategikoetatik eratorritako prestakuntza-ekintzetan, eta betiere langileen kualifikazioa badakarte teknologietan edo produkzio-prozesu berritzaileetan, EAEtik kanpora egin behar badira Euskadik arlo horretan duen prestakuntza-eskaintzaren frogaturiko gabeziaren ondorioz, langile horiek bidaiak edota egonaldiak sorturiko zeharkako kostuak ere kontuan hartu ahalko dira.

15. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa.

1.– Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak egikaritzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek. Horretarako, deialdi honetan jasotako kostu finantzagarriak eta egozte-irizpideak hartuko dira aintzat. Fakturen edo zuzenbidean baliozkoak diren froga-agirien bidez justifikatuko dira kostuak. Agiri horiek nahikoa xehetasunez banandu beharko dituzte azalpenak, funtsak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko eta prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarri guztiak identifikatzeko.

2.– Laguntzen likidazioa modu proportzionalean egingo da, amaitu dituzten parte-hartzaileen kopurua eta egindako ikastorduen kopurua aintzat hartuta, prestakuntza ekintza bakoitzerako ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoen arabera.

Prestakuntza gauzatu ondoren, dirulaguntza zehaztu ahal izateko, ekintza presentzialetan pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 75ean bertaratu bada. Halaber, teleprestakuntzako modalitatean emandako prestakuntza-ekintzetan, pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da baldin eta ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldizkako kontrolen % 75 egin baditu eta teleprestakuntzari buruzko gainerako betekizunak bete baditu. Betekizun horiek Hobetuz eta Lanbideren webgunean argitaratuko dira deialdia EHAAn argitaratzen den egun berean, onuradun eta parte-hartzaile guztiak jakitun egon daitezen.

3.– Azken likidazioa egiteko, onuradunak Hobetuzen web-orrietan eskuragarri dauden eredu normalizatuetan honako hauek bete beharko ditu, eta Hobetuzera igorri, 2020ko irailaren 15erako beranduenez:

a) Egindako prestakuntza-ekintza bakoitza amaitu (egikaritu) izanaren ziurtagiria, eta bere garaian, hasiko zela jakinarazitako ekintzari buruzkoa.

b) Deialdi honetan ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituzten agiriak.

c) Deialdi honetan aurkeztu gabeko ekintzak direla-eta estatuko sisteman egindako hobarien ardurapeko aitorpena, EAEko lantokietara atxikitako langileei dagozkien ekintzak betiere.

Prestakuntza Planaren likidazioa egitean, eta subentzionaturiko proiektuari eslei dakiokeen behin betiko zenbatekoa kalkulatze aldera, Hobetuzek kontuan hartuko du EAEko langileei dagokien 2019. urteko estatuko ereduan enpresa bakoitzerako ezarritako hobari gisa emateko gehieneko kopurua, eta enpresari etengabeko prestakuntzako azalpenagatik 2019ko ekitaldi honetan eta langile horientzat hobari gisa benetan eman zaion diru-kopurua, eta plan bakoitzari dagokion azken dirulaguntzatik deskontatuko da estatuko sisteman kontsumitu gabeko kreditu-kopurua.

d) Hornitzaileen aukeraketak ekonomia- eta eraginkortasun-irizpideei erantzun diela egiaztatzen duten agiriak, baita gutxienez hiru eskaintza eskatzeko betebeharra bete izana egiaztatzen duena ere, kontratuen zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean aurreikusitako kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean.

4.– Halaber, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza ematen duten erakundeek (modalitatea edozein dela ere) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko dute emandako prestakuntza ebaluatzeari buruzko agiri guztia (agiri horietan bilduko dira ikasleek lortutako emaitzak, ebaluazio-txostenak eta -aktak...), hau da, profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko araudian eskatzen diren agiriak. Dokumentazio hori aurkeztu beharko dute 15 eguneko epean, prestakuntza-ekintzaren amaieratik hasita; eta nolanahi ere, aurreko 3. apartatuan ezarritako epea bukatu baino lehen.

5.– Egikaritze-ziurtagiriak behar bezala bete eta aurkezten dituzten parte-hartzaileak bakarrik hartuko dira aintzat, betiere aldez aurretik deialdi honen 12.3 artikuluko parte-hartzaileen zerrendan bilduta behar dutela aintzat hartuta.

6.– Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren emango da dirulaguntzaren azken likidazioko ebazpena.

Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, dagokion itzulketa-espedientea izapidetuko da, deialdi honetako 18. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

7.– Emandako laguntzaren ondorioetarako egin diren ordainketen ordainagiri originalak aurkeztu beharko ditu onuradunak, edo, horiek ezean, fotokopia konpultsatuak aurkeztuko ditu behin betiko likidazioa jakinarazi eta hurrengo 20 egunetan.

8.– Dirulaguntzaren onuradunek 4 urteko epean gorde beharko dituzte, dirulaguntzaren amaierako likidaziotik hasita, bai dirulaguntzaren oinarri den jarduera gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak, bai eta jasotako funtsen erabilerari buruzko ziurtagiriak ere.

Dirulaguntzaren onuraduna epe hori amaitu baino lehen desagertzen bada, aipatu agirien kopia bidali beharko du Hobetuzera desagertu baino lehen.

16. artikulua.– Laguntza-eskubidea eskuratzeko eta eskubide horri eusteko betekizunak.

Laguntza-eskubidea erdietsi eta gordetzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte onuradunek , baita hauek ere:

– Hala eskatuta, aurreko deialdietan jasotako kopurua itzuli izana.

– Hobetuzi jakinarazi beharko dio enpresa eskatzailea edo enpresa parte-hartzaileak legez, hitzarmenez edo beste edozein xedapenez behartuta ote dauden diru-baliabideak eskaintzera prestakuntza egiteko. Kasu horretan, laguntzak ez du esan nahiko horretarako eskainiko diren diru-baliabideak murriztu behar direnik.

– Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

– Hobetuzen aurrean egiaztatzea jarduera egin dela eta laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten eskakizunak eta baldintzak bete direla. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak, prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datu eta agiriak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrela behar bezala egiaztatu ahal izango da ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela.

– Argitalpenetan edo onarturiko ekimenaren bestelako komunikabide eta hedabideetan prestakuntzako ekintza estrategikoei laguntzeko 2019ko deialdian eginiko ekintzak direla jasotzea, betiere horietan Eusko Jaurlaritzaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hobetuzen logotipoak barne hartuta.

– Hamazazpigarren oinarrian ezarritako kontrol eta jarraipenerako jardunak onartzea.

– Haren kontabilitatearen kontu bereizian edo berariazko epigrafean prestakuntza-ekintzak egikaritzeko gastu guztiak identifikatzea, baita «enplegurako lanbide-heziketa» izena edo epigrafearekin aplikatzen diren hobariak ere.

– Hobetuzi testuinguruaren berri ematea enpresen transformazioak, fusioak edo zatiketak gertatzen direnean.

17. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

1.– Hobetuzek, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako erakunde eskudunek burutzen dituzten egiaztapen- eta kontrol-jardunak onartuko dituzten onuradunek, lokal eta instalazioetarako sarbidea eta parte-hartzaileekin, Langileen Lege Ordezkaritzako kideekin eta elkarrizketatzea beharrezko ikusten diren gainerako pertsonekin harremanetan jartzea ahalbidetuz.

2.– Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

– Ekimen finantzatuak egikaritu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, baita jarraipena egiteko eskatzen zaizkion agiriak betetzea eta igortzea ere; dena dela, 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko. Errekerimendu horiek estatuko ereduaren barruan hobaria jaso duten ekintzei buruzkoak ere izan daitezke.

– Hobetuzi jakinaraztea beste Erakunde batzuetatik eratorritako dirulaguntzak edo laguntzak –deialdi honek diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak– eskatu direla edo eskuratu direla.

3.– Auditorien eta Ikuskaritzen Urteko Plan bat ezarriko du Hobetuzek, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zein baldintzatan egikaritu diren aztertzeko. Plan horren barnen sartuko dira Hobetuzek egingo den arriskuen analisiaren ondoriozko estatistika-irizpideen arabera aukeratzen dituen espedienteak. Ikuskatze Planean bilduko dira, halaber, behar bezala identifikatutako pertsonek egindako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak.

18. artikulua.– Dirulaguntzak itzultzea.

1.– Jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dituzte onuradunek, eta berandutze-interesak eskatuko zaizkie laguntza ordaintzen den unetik, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia) 53. artikuluan aurreikusitako kasuetan eta honako hauetan:

– Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea.

– Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

– Dirulaguntza lortzea horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

– Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.

– Diruz lagundutako ekintzak egikaritzeko baldintzei buruzko datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.

– Deialdi honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo betekizun ez betetzea.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren idazki bidez emango zaio hasiera itzultzeko prozedurari, eta idazkia bidaliko dio Hobetuzek laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Horrekin batera, jakinaraziko dio hamabost eguneko epea duela alegazioak edo egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak aurkezteko; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren Berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

3.– Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du eta bertan ezarriko du dagozkion zenbatekoak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra. Itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko da. Dirulaguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 12 hilekoa izango da.

4.– Borondatezko epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, beharrezko izapideak jarriko dira abian, itzuli beharreko diru-zenbatekoak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira.

19. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendua.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (2016/679/EB Erregelamendua) eta Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera jokatuko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. Biltzen dituen datu pertsonalak «Enpleguko eta enplegurako prestakuntzako dirulaguntzak» tratamendu-jardueran erabiliko dira. Horren ardura du Lanbidek, Lanbideren eskumeneko enplegu-politika aktiboei loturiko dirulaguntza kudeatzeko eta kontrolatzeko, iruzurra jazartzeko eta estatistikak egiteko helburuekin. Bildu diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri esleitutako ahalmen publikoak gauzatzeko eta lege-betekizunak betetzeko, eta arloan eskumena duten administrazio publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari idatzizko jakinarazpen bat bidalita (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Datuen babesari buruzko informazio gehiago hemen:

http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/erabiltzeko-baldintzak-eta-segurtasun-politika/

20. artikulua.– Lehiari buruzko Europako araudia.

1.– Deialdi honetan zehaztutako laguntzek bat etorri beharko dute «minimis» laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an egindako 1407/2013 (EE) Erregelamenduarekin (DOUE L352, 2013-12-24). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den «enpresa bakarra» erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

2.– Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako muga maximoa.


Azterketa dokumentala