Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2019ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIA
4164

ERABAKIA, 2019ko ekainaren 27koa, Bizkaiko Batzar Nagusiena, zeinaren bidez Unai Rementeria Maiz jauna Bizkaiko ahaldun nagusi izendatzen baita.

Otsailaren 13ko 1987/3 Foru-Arauaren 21 eta 22. artikuluetan eta Batzar Nagusietako Araudiaren 144. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutakoaren arabera, Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2019ko ekainaren 27an izandako Batzar Nagusian, Unai Rementeria Maiz jauna Bizkaiko ahaldun nagusi izendatzea erabaki dute.

Gernika-Lumo, 2019ko ekainaren 27a.

Batzar Nagusietako lehendakaria,

Ana Otadui Biteri.


Azterketa dokumentala