148. zk., 2019ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3793
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 392/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 392/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan epaia eman da 2019-07-18an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Suarcom Global Enterprise S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.