147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3768
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ez direla bete 2018ko kanpainako baldintzapeko eskakizunak, arauak eta aplikazio eremuak.
Aipatutako jakinarazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, interesdunak 15 eguneko epea dauka, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.
Jakinarazpen horiek eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 18a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.