Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3767

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ebatzi dela Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei lotutako ordainketa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek hilabete bat dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki irizten diren froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, espedientea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan aztertu ahal izango dute (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 16a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala