147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3766
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 170/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 170/2019 prozedura arrunta.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.
Judizio horretan epaia eman da 2019-06-26an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Jose Esteban Sanchez Celemin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.