147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3762
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 247/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 247/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Juan Ramon Alvarez Uria.
Judizio horretan epaia eman da 2019-07-09an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Errose Miren Madurga Prieto demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Donostia, 2019ko uztailaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.