Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3752

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 10ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan -2018ko ekitaldiari dagokionez- emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (ITSASPEN Programa).

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen erregimena arautzen da (ITSASPEN Programa).

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 20ko Aginduaren bitartez, 2018ko ekitaldiari dagokionez aipatutako laguntzetarako deialdia egiten da, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekitzen.

Aipatutako dekretuaren 11.5 artikuluan ezartzen denez, laguntzen onuradun atera diren pertsonen zerrenda EHAAn argitaratuko da –publikotasunaren ondorioetarako–, hargatik eragotzi gabe laguntzak ebazten dituen ebazpena banan-banan jakinaraztea. Guztiarekin ere, emandako zenbatekoak ere adieraziko dira.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan –2018ko ekitaldiari dagokionez– emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda argitara ematea. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (ITSASPEN Programa).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 10a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala