147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (611 KB - 33 orri.)
- EPUB (431 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3751
AGINDUA, 2019ko uztailaren 3koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2019ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.
Partaidetzazko toki-garapena (PTG) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) III. tituluaren II. kapituluan ezarri zen; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzen da.
Azpieskualdeko gune jakinetan zentratuko da partaidetzazko toki-garapen hori, tokiko ekintza taldeek gobernatuko dute, ongi integratutako toki-garapeneko estrategien eta sektore anitzeko estrategien eta guneetan oinarritutakoen bidez gauzatuko da; tokiko beharrizanak eta potentziala aintzat hartuz diseinatuko da, eta alderdi berritzaileak barne hartuko ditu tokiko testuinguruan, baita sareak, eta, hala behar denean, lankidetza ezarri ere.
Bestalde, arrantza- eta ur-eremuetako garapen jasangarria Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 58. artikulutik 64. artikulura bitartean xedatzen da; Erregelamendu hori Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzkoa da, eta indargabetu egiten ditu Batzordearen 2328/2003 (EE), 861/2006 (EE) 1198/2006 (EE) eta 791/2007 (EE) Erregelamenduak, eta Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 1255/2011 (EB) Erregelamendua.
IAEFek barne hartzen ditu, modu eraginkorrean, partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak (PTGE), arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeek (ATET) diseinatu eta gauzatu dituztenak, arrantzari eta ur-eremuari lotutako komunitateetan EBren laugarren lehentasuna (hau da, hazkunde ekonomikoa, gizarteratzea, enpleguaren sorkuntza eta enplegagarritasunerako laguntza sustatzea) lortzeko tresna nagusi bezala, barne harturik arrantzaren esparruan eta itsas ekonomiarekin lotutako bestelako sektoreekin lotuta egindako jardueren dibertsifikazioa.
2015eko azaroaren 13ko 8118 (2015) C burutzapen-erabakiaren bidez onetsi zen IAEFen Espainiarako programa eragilea, eta horren 5.1 puntuan partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak aplikatzeari buruzko informazio zehatza jasotzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-eremuen garapen jasangarria martxan jartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak eta horiek kudeatzeko ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko eta onartzeko deialdi publikoa argitaratu zuen 2016ko otsailaren 12ko EHAAn (29. zenbakia).
Iragarritako hautaketa-prozeduraren bidez, partaidetzazko toki-garapenaren estrategia bat aurkeztu zuen Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeak; estrategia hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez hautatua izan zen eta 2016ko abuztuaren 12ko 153. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ostiralez (http://www.euskadi.eus/informazioa/arrantza-guneen-garapena-europako-itsas-eta-arrantza-funtsaren-esparruan-eiaf-2014-2020/web01-a2arraku/eu/).
2017ko urtarrilaren 1ean, Itsas Garapen Taldea Tokiko Ekintza Taldeak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak hitzarmen bat sinatu zuten partaidetzazko toki-garapeneko estrategia aplikatzeko, Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren 2014-2020 aldirako programa eragilearekin bat eginez. Aipatutako estrategiaren aplikazio-eremua osatzen dute Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena eta Santurtziko udalerriek eta Donostiako arrantza-portuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.
Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean (2019ko ekitaldirako luzatu baitira), eta Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Onartzea, 2019. urterako, arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapenaren estrategian ezarritako helburuak betetzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak. Estrategia hori Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez onartu zen (horren bidez, arrantza sektoreko Itsas Garapen Elkartea, Flag toki-ekintzako taldea izendatu dela aditzera eman zen, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzeko; talde hori hautatua eta onartua izan da, zehazki, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduaz egindako deialdi publikoarekin bat etorriz). I. eranskin bezala jaso dira biak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 3a.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
I. ERANSKINA
1. oinarria.– Xedea eta izaera.
1.– Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babespean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.
2.– Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:
a) Ekoizpeneko inbertsioak: jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin. Ekoizpeneko inbertsioen barruan sartzen dira mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu eta/edo garatzeko edozein proiektu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere. Kanpo geratuko dira jardueraren dibertsifikaziotzat hartzen ez diren arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketa-proiektuetako inbertsioak.
b) Enplegua sortzeko inbertsioak:
b.1.– Besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako lanaldiaren % 50eko enplegua izan beharko da, gutxienez.
b.2.– Beren kabuzko jarduerak sortzea, langile autonomoak jartzea edo ekonomia sozialeko araubide juridikoko enpresak sartzea sustatzen dutenak.
c) Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten eta/edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak. Era berean, izaera hori izango dute jarduera ekonomiko bat edo jarduera ekonomiko bati lotuta egonik ere, dagokion eskualdeko lehiaren araubidean eraginik ez duten interes publikoko proiektuak, hala nola:
1) Arrainaren kontsumoa sustatzeko helburua duten promozio-kanpainak, haren onura eta ezaugarri nutrizionalen balioa ezagutzera ematen dutenak.
2) Pertsonen garapena sustatzeko gaikuntza eta prestakuntza ematen duten enpresen promozioa.
3) Itsasoko eta arrantzako ondarea eta arrantza-teknikak ezagutzera emateko jarduerak.
4) Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterketak.
5) Erabiltzen ez diren arrantzako aktiboak berrerabiltzeko azterlanak.
6) Arrantza-baliabideak modu jasangarrian ustiatzeko azterlanak.
7) Energia-efizientziari buruzko azterlanak.
8) Ura aurreztu eta berrerabiltzeko azterlanak.
9) Logistika, garraio eta banaketako operazioek eragindako inpaktua murrizteko azterlanak.
10) Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak.
3.– Oro har, proiektuek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Gauzatuko diren arrantza-eremurako onetsi den partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren koherentzia mantentzea, eta estrategia horretan zehaztutako helburuak lortzeko ekarpena egitea.
b) ATETen lurralde-eremu onartuan kokatuta egotea. Barne hartzen dira eremu horretatik kanpo egiten diren jarduketak, azterlanak, bisitak edo topaketak antolatzen dituzten ekoizpenekoak ez diren proiektuak, baldin eta taldearen jarduera-esparruan eragin positiboa badute.
c) Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izatea.
d) Proiektu mota bakoitzari aplikatu beharreko sektoreko araudia betetzea (Europar Batasunekoa, estatukoa eta autonomia-erkidegokoa).
e) Arau honetan ezarritako dirulaguntzetarako irizpideak betetzea.
4.– Gainera, diruz lagundu daitezkeen proiektu eta jarduketek jarraian zehazten diren helburu hauetakoren bat lortzen lagundu beharko dute:
a) Arrantzako produktuen balioa handitzea, enplegua sortzea, gazteak erakartzea eta berrikuntza sustatzea arrantzaren eta akuikulturaren produktuen hornidura-katearen fase guztietan.
b) Hauetan laguntzea: arrantza-sektorearen dibertsifikazioa merkataritza-arrantzako sektorean edo hortik kanpo, ikaskuntza iraunkorra eta arrantza- eta akuikultura-guneetan enplegua sortzea.
c) Tokiko ekonomiaren dibertsifikazioan laguntzea, lehentasunez arrantza eta itsasoa baliabideei atxikitako jarduera ekonomiko berrietarantz.
d) Arrantza-guneetako arrantza, akuikultura eta itsasoaren kultura-ondarea sustatzea.
e) Arrantza-komunitateen papera tokiko garapenean eta arrantza-baliabideen tokiko itsas-jardueren gobernamendua indartzea.
5.– Laguntzek barne hartu ahal izango dituzte 508/2014 (EB) Erregelamenduaren V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan aurreikusitako neurriak, 66. eta 67. artikuluetakoak izan ezik, bakarrik tokiko kudeaketa era guztiz argian justifikatzen denean. Neurri horiek arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituen arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari zuzenduta daude. Neurri horiei dagozkien operazioentzako laguntzaren bat ematen denean, dena delako neurrientzat ezarritako kotizazio-eskalak eta laguntzen araubidea errespetatuko dira.
6.– Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak, 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan araututakoak ez direnean, 5. apartatuan aipatu ditugunak, minimis laguntzei aplikatzen zaien Batasuneko araudira biltzen dira, eta hori minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EE); eta, Akuikultura eta Arrantza arloan minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamenduan (EB) araututa dago.
7.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak ez dira izango itzuli beharrekoak.
2. oinarria.– Eremu geografikoa.
Proiektuak nahitaez gauzatu beharko dira agindu honen II. eranskinean zehaztutako Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldeko zonetan.
3. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 2019ko ekitaldian, laguntza-programa horretarako, guztira 2.232.500,00 euro bideratuko dira. Funts horietatik 1.897.625,00 euro Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari (IAEF) dagozkio, eta 334.875,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 632.500,00 euro 2019ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie eta 1.600.000,00 euro, 2020ko ekitaldirako konpromiso-kredituei. Zuzkidura honen guztizkotik, zenbatekoak esleituko dira, eta laguntza-lerro bakoitzari urte bakoitzean dagokion banaketa koadro honetan jasotakoa izango da.
(Ikus .PDF)
2.– Laguntza-lerro hauen barruan soberakinik geratuko balitz, gainerakoei esleituko litzaizkieke eta horien artean banatuko, lehentasun-hurrenkera honekin: 1, 2 eta 3.
4. oinarria.– Onuradunak.
1.– Ekoizpeneko inbertsioetako laguntzen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, edo edozein unitate ekonomiko eta ondare bereizi, nortasun juridikorik izan gabe ere, aurreikusitako proiektu eta jarduerak egin baditzakete. Bertan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan eta agindua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Onuradunak mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan egiten den definizioaren arabera.
2.– Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, onuradun izan ahalko dira mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak, lehen aipatutako Gomendioan egindako definizioaren arabera, betiere.
3.– Ekoizpenekoak ez diren proiektuetan, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko eragile hauek:
a) Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.
b) Arrantzaren sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.
c) Ekoizleen erakundeak eta horien federazioak.
d) Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak eta/edo arrantza-sektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.
e) Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko edo juridikoak, egoitza soziala II. eranskinean adierazitako lurralde-eremuan dutenak, edo azken baldintza hori betetzen ez badute, jendeari irekitako establezimenduak edo ordezkaritzak dituztenak aipatutako udalerrietan, baldin eta beren helburuen artean hauetako bat badute gutxienez:
i) Jarduera nautikoak sustatzea.
ii) Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.
iii) Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.
iv) Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ondare kulturala sustatzea.
v) Pertsonen prestakuntza eta gaikuntza.
vi) Turismoa sustatzea.
5. oinarria.– Onuradun izateko betekizunak.
Onuradun izateko, hemen ezartzen diren eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren baldintzak bete beharko dira:
a) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza onartzen denean bai ordainketak egiten direnean.
b) Diruz lagundu daitezkeen jarduketak gauzatzea 2. oinarrian ezarritako eremu geografikoan.
c) Laguntza-eskaera aurkeztean, diruz lagundu daitezkeen inbertsioa eta gastuak hasi ez izana. Azken baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) proiektuen eta jardueren kokalekuetan bisitak egingo ditu, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik hasi ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, proiektua hasi baino lehenagoko edo hasi ez izanaren txostena egingo du. Egiaztatu beharrekoa une horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoen ontzi bat bada, Sailkapen Sozietate batek horretarako egindako txostena onartuko da aldez aurreko edo ez hasitako aktatzat. Inbertsio ez-materialak egin ez direla egiaztatzeko, dagokien fakturaren data bidez egingo da, eta, enplegua sortzeko proiektuen kasuan, gizarte-segurantzaren araudian alta emandako data bidez.
d) Enplegua eta jarduera independenteak sortzearen kasuan, xedapen honetan zehaztutako Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-herrietako batean erroldatua egotea.
e) Enpresak krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
f) Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
g) EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
h) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
i) Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
j) Kausaren batean erruduntzat jotzearren, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa emanda ez egotea.
k) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
l) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
m) Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez.
n) Ezin izango dute IAEFen dirulaguntza bat eskuratu Europako Parlamentuaren eta Batzordearen maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek, horren aplikaziorako aurreikusitako epealdi guztian zehar.
o) Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
6. oinarria.– Eskabideak, dokumentazioa eta horiek aurkezteko epea.
1.– Pertsona fisikoa izanez gero laguntza-eskabidea pertsonalki edo elektronikoki aurkeztea ahal izango da.
– Aurrez-aurreko kanala: Aurrez aurre «Itsas Garapen Elkartea» Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldearen egoitzetako batean (Zamudioko parke teknologikoa, Ibaizabal bidea, 101. eraikina, 111. bulegoa; edo Mirakontxa pasealekua 9, Donostia).
– Kanal elektronikoa: eskabideak, euskadi.eus egoitza elektronikoan sartu eta oinarri honetako 3. atalean adierazitako helbideen bidez aurkeztuko dira.
Kanal baten erabilera, aurrez aurre edo elektronikoki, dokumentazioaren aplikazioaren eta ekarpenaren prozesamenduan ez da beharrezkoa bere prozedura guztietan erabiltzea, eta edonoiz aldatu ahal izango da.
2.– Erakunde juridikoek bide elektronikoen bidez eskaerak aurkeztuko dituzte oinarri honen 3. atalean adierazitako helbide elektronikoen bidez.
3.– Prozesu horiek nola aplikatu eta argitu behar diren, baita gainerako ereduak edo beharrezko txostenak, bai aurrez-aurreko kanala zein kanal elektronikoa erabili, eskuragarri daude honako euskadi.eus webgunean: https://www.euskadi.eus/ayudas_appa Eusk: https://www.euskadi.eus/laguntzak_naep. Eskaeraren ondorengo prozedurak helbide honetan egiten dira: https://www.euskadi.eus/micarpeta eta https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
4.– Laguntza-eskatzaileek, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskabide-orria webgune honetan eskuratu ahal izango da: www.euskadi.eus. Aurrez aurreko kanala erabiliz gero, eskabide-orria modu informatikoan bete eta grabatu ostean, paperean bidali beharko da, sinatuta.
b) Hirugarrenaren alta eta NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada. Pertsona juridikoa izanez gero, erakundearen IFKren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena eta legezko ordezkariaren NANarena, baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia ere, dagokion erregistroan zigilatuta.
c) Eskatzailea arrantza-sektoreari lotutako pertsona baten familia-unitateko kide bada, bertan gutxienez urtebete daramalako egiaztapena, eta, horretarako, dagokion Gizarte Segurantzaren araubidean alta emanda dagoela egiaztatzea, eta arrantzako etekinen deklarazioa PFEZn, azken ekitaldian.
d) Armadorearen edo arrantza-sektorearekin lotutako enpresaren kasuan, izaera hori egiaztatu beharko du.
e) Enplegua sortzeko kasuetan, emakumeak, epe luzeko langabeak eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten pertsona desgaituak badira, inguruabar horiek egiaztatu beharko dituzte eta II. eranskinean jasotako zonetako errolda-agiria aurkeztu beharko da.
f) Besteren konturako kontratazioaren kasuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ematen duen «Enpresan alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» dokumentua, dirulaguntza eskatu eta aurreko bi urteetakoa.
g) Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak direla eta, kide guztiek sinatutako dokumentua, non jasotzen baitira talde bakoitzeko kideek beren gain hartutako konpromisoak, bai eta horietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldeari onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahiko dituen ordezkari edo ahaldunaren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena –hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean–.
h) Jarduera egingo den lekuan ondasun higiezina erabiltzeko baimena ematen duen tituluaren kopia, hura jabetza osoan edo partekatuan, errentamenduan, gozamenean edo prekarioan eduki.
i) Eraikuntza- edo birgaitze-obrak egingo badira, proiektu teknikoa aurkeztuko da, bai eta hura gauzatzeko behar diren baimen eta lizentziak ere, edo, bestela, hura eskuratzeko eskabidea.
j) Proiektua baloratzeko memoria (III., IV. edo V. eranskina). Horren barne sartuko da proiektuaren deskribapena, eta baloratu nahi diren puntu guztiak jaso beharko ditu. Ez dira baloratuko jaso ez direnak.
k) Pertsona fisikoek aurreko oinarriko d) letratik m) letrara bitartekoetan (biak barne) aipatutako eskakizunak betetzen dituztela adierazteko erantzukizunpeko deklarazioa.
l) Pertsona juridikoek aurreko oinarriko f) letratik m) letrara bitartekoetan (biak barne) aipatutako eskakizunak betetzen dituztela adierazteko erantzukizunpeko deklarazioa.
m) Ekoizpeneko inbertsio-proiektuen eta ekoizpenekoak ez diren inbertsio-proiektuen kasuan, funts propioen eta finantzaketaren ziurtagiria.
n) Aurrekontuak eta/edo proformako fakturak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira hornikuntza eta zerbitzuen kasuan gastuak 15.000 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira, eta, obren kasuan, gastuak 40.000 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Eta hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoen arabera.
o) Eraikinaren lurzorua eta eraikuntzaren balioak zehazten duen tasazioa.
5.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoarekin bat eginez, dirulaguntzaren eskaera aurkeztuz gero, eskatzaileak baimena emango du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duten dokumentuak eta NAN/IFK nortasuna. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
6.– Eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkezten badute eskatutako dokumentazioa eta aldaketarik ez dela egin berariaz adierazten bada, ez dute aurkeztu beharko dokumentazio hori, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. zenbakiarekin bat etorriz. Adierazi beharko da, hala ere, noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu diren agiri horiek. Eskabidea aurkeztuz gero, baimena emango da erregistroa kudeatzen duen organoak dokumentazio hori eskuratzeko. Horrek ez du esan nahi baimena berariaz ukatu ezin denik. Hori egitekotan, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
7.– Eskabideak akatsen edo zehaztasun ezaren bat badu, interesdunari aginduko zaio hamar egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko dio horrela egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela; hirugarren baten alta ematen ez bada, ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
8.– Edonola ere, ATETek beharrezko iritzitako bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko.
9.– Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Alabaina, onartu egingo dira epe horren aurretik aurkeztutako eskabideak, deialdiaren ekitaldiaren barruan egin badira. Eskabide horiek Agindu honetan jasotako baldintzetara egokitu beharko dira.
10.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.
11.– Eskatzaile bakoitzak laguntza-lerro bakoitzeko eskabide bat aurkeztu ahalko du. Dena den, ekoizpenekoak ez diren laguntzei dagokienez, bi eskabide aurkeztu ahalko dira, gehienez. Kasu horretan, eskatutako lerroei lotutako dokumentazioaren ale bakarra erantsiko da.
7. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira agindu honen bidez araututako laguntzen xede diren jardueretan egindako inbertsioak eta/edo gastuak, agindua indarrean jarri aurretik eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatutakoak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak onuradunak benetan bere gain hartutakoak izango dira, eta baldintza orokor hauek bete behar dituzte:
a) Jarduera egitearen ondoriozkoak izatea.
b) Onuradunak justifikazio-epea amaitu aurretik ordainduak izatea, eta zalantzarik gabe diruz lagundutako operazioaren izaerari erantzutea.
c) Proiektuaren zenbatetsitako guztizko aurrekontuan jasota egotea.
d) Dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko beharrezkoak izatea.
e) Identifikagarriak eta egiaztagarriak izatea eta, dagokionean, onuradunaren kontabilitatean jasota egotea.
2.– Ekoizpeneko inbertsioen dirulaguntzei dagokienez, honako hauek joko dira diruz laguntzeko moduko kostutzat:
a) Enpresa-planari lotutako ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo birgaitzea, eraikineko lurzoruaren balioa kanpo utziz, nahiz eta ez diren barne hartuko tokiko jarduera ekonomiko berrietarantz (turismoaren sektorea, ostalaritza, etab.) dibertsifikatzea helburu duten eta arrantza-sektorea dibertsifikatzea eragiten ez duten proiektuei lotutako ondare-erosketak.
b) Makineria eta ekipamendu berriak erostea eta horien finantza-errentamendua, ondasunaren merkatu-balioraino.
c) a) eta b) ataletan jasotako gastuetako kostu orokorrak (adibidez, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak), % 10eko mugarekin gehienez ere.
d) Ibilgailu industrial baten erosketa, betiere diruz lagundutako jarduera ibilgailu horretan egiten bada.
e) Ibilgailuen egokitzapena dirulaguntzaren helburu den jarduera garatzeko.
f) Hirugarren zerrendako arrantza-ontzi bat egokitzea, arrantza-turismoa garatzeko, eta laugarren zerrendako akuikultura-ontzi osagarriak erosi eta aldatzea, bai eta bigarren zerrendako pasaiariak eramateko ontziak eta seigarren zerrendako ontzi berriak edo matrikulazio berria dutenak ere; 24 metro baino gutxiagoko luzerakoak, 25 urte baino gutxiagokoak eta, erosketa egiten den unean, dagokion itsas agintariak aztertu dituenak.
g) Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo garatzea eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.
h) Tresnak eta altzariak.
i) Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako azterlanak, gehienez ere % 10eko mugarekin.
j) Horiei lotutako beste azpiegitura batzuk.
k) Aplikatu beharreko legeriaren arabera berreskuratu ezin den BEZa.
3.– Ekoizpenekoak ez diren inbertsioen kasuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuak kasuz kasu aztertuko dira 1.2. c) eta 7 oinarriei begira.
4.– Enplegua sortzeko kasuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuak kontratazioari lotutakoak izango dira.
5.– Hauek ez dira diruz lagunduko:
a) Interes zordunak, finantza-gastuak eta banku-bermearen gastuak.
b) Berandutze-interesak, errekarguak, hertsatzeko isunak, zehapen administratibo eta penalak, eta prozedura judizialen eta judizioz kanpokoen gastuak.
c) Zuzeneko zergak eta gizarte-aurreikuspeneko edozein araubidetara eginiko ekarpenak, laguntzaren onuradunari dagokionez.
d) Berreskura daitezkeen zeharkako zergak.
e) Egoitzako erabilera baino ez duten etxebizitzak, eta erabilera pertsonaleko eta etxeko erabilerako ondasunak eta ibilgailuak.
f) Ondasunak eta zerbitzuak erostearen ondoriozko faktura edo kontratuetan eginiko deskontuak eta kontratu publiko edo pribatuetan kontratistak eginiko itzulketak edo ordainketak, aldaketen edo bestelako kausen ondorio direnak.
g) Ekipo eta makinak ordezkatzeko edo jartzeko inbertsioak, erosketa berria hobekuntza teknologikorako edo etekina hobetzeko egiten denean izan ezik. Ezingo dira diruz lagundu narriatutako elementuak ordezkatzeko lanak edo mantentze- eta konponketa-lanak (adibidez, oholak ordeztea, kroskoa berriz iltzatzea edo itsasontziak margotzea edo bikeztatzea).
h) Finantza-errenta, baldin eta kontratuan eragiketa amaitzean ondasuna erosteko beharra zehazten ez bada. Bestalde, ez dira diruz laguntzekoak izango errentatzailearen marjina, interesak birfinantzatzeko kostuak, gastu orokorrak eta aseguramendu-gastuak.
i) Telefono-terminalak eskuratzea, nahiz eta horiek aplikazio informatikoak barne hartu.
j) Erabilitako materialak eta ekipoak erostea.
k) Operazioarekin zuzenean lotuta ez dauden garraio-elementuen kostua.
l) Sozietate bat eratu eta lehen aldiz ezartzeko gastuak ez dira diruz lagunduko, IAEFeko erregelamenduaren 52. artikuluan aurreikusitako jarduketak izan ezik (akuikultura-enpresa berrien sustapena).
m) Ez dira diruz lagunduko inbertsio-proiektuarekin lotuta ez dauden lanak, etxebizitzenak, jantokienak, edertzeko lanak, aisialdirako ekipamenduak eta antzekoak.
n) Ezingo dira diruz lagundu finantzatu nahi den proiektuaren jarduerarekin loturarik ez duten urbanizazio-lanak.
o) Ezingo da diruz lagundu eraikin edo lokalen erosketa, horiek dirulaguntzarik jaso badute azken hamar urteetan.
p) Ezingo da diruz lagundu eraikinen lurzoruaren balioa.
6.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza –zenbait hornitzailerenak– eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta dirulaguntzaren aurretik ez den egin gastua.
Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua (justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko onenaren alde egiten ez bada.
8. oinarria.– Balorazio-irizpideak.
1.– Eskabidearekin batera aurkeztutako proiektuak baloratzeko memoria (III., IV. edo V. eranskina) erabiliko da proiektuak baloratzeko. Plan horretan jasotako alderdiak bakarrik izango dira kontuan eta, maila handiagoan, dokumentuen bidez frogatutakoak.
(Ikus .PDF)
2.– Proiektua hautatua izateko, gutxienez 50 puntura iritsi behar da.
3.– Proiektuak baloratzerako orduan, gaztetzat hartuko dira 40 urtetik beherako pertsonak.
9. oinarria.– Laguntzen kudeaketa eta esleitzeko prozedura.
1.– ATETek, kudeaketako erakunde kolaboratzaile gisa, eskabideak eta dokumentazioa aztertuko ditu, beharrezko informazioa ageri den egiaztatzeko, eta eskatzen diren laguntzak neurrientzat egokiak diren ikusteko. Nahitaez aurkeztu beharrezko agiriez gain, nahi adina informazio eta dokumentazio eskatu ahal izango zaio laguntza-eskatzaileari diruz lagundu beharreko jarduera eta horrek merkatuko prezioen arabera duen kostua hobeto ezagutzeko, bai eta laguntzaren xedea argitzen lagunduko duen edozein alderdi ere; era berean, egokitzat jotako behar adina txosten eskatu ahal izango dira aurkeztutako proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren inguruan.
2.– ATETek proiektuen eta jardueren kokalekuetan bisitak egingo ditu, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik hasi ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, aldez aurreko ez hasitako akta egingo du. Egiaztatu beharrekoa, une horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez badago, Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko edo ez hasitako aktatzat. Inbertsio ez-materialak egin ez direla egiaztatzeko, dagokion fakturaren data bidez egingo da, eta, enplegua sortzeko proiektuen kasuan, gizarte-segurantzaren araudian alta emandako data bidez.
3.– ATETek alderdi hauei buruzko txosten tekniko bat egingo du:
a) PTGEren helburuei zenbaterainoko ekarpena egiten zaion justifikatuko da, bai eta 2.1 puntuan aurreikusitako helburu batzuk betetzen diren ere. Operazioa zer estrategia-neurritan kokatzen den aipatu behar da.
b) Proiektuak helburuari zer ekarpen egiten dion aipatuko da, bai eta EBren laugarren lehentasunerako programa eragilean aurreikusitako emaitzen adierazle espezifikoak ere.
c) IAEFen beste lehentasun batzuen helburu espezifikoei zer ekarpen egiten zaion justifikatuko da, bai eta emaitzen adierazleak ere, dagokionean.
d) Baloratuko da zer puntutaraino betetzen duen proiektuak aukeratutako lurralde-eremuan kokatuta egotearen baldintza.
e) Eskatzaileak onuradun izateko betekizunak betetzen dituen adieraziko da, 5. oinarriaren arabera.
f) Gastuak diruz lagundu daitezkeen adieraziko da, 1.2, 1.3 eta 7. oinarrien arabera.
g) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa baloratuko da.
4.– Jarraian, Dirulaguntzen Batzorde bat eratuko da, eta hura ATETeko ordezkari batek eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikarien artean hautatutako bi pertsonek osatuko dute; horiek Zuzendaritzako pertsona titularraren ebazpen bidez izendatuko dira, eta, gainera, Batzordeko idazkaria eta lehendakaria izendatuko dira. Organo horrek ATETek egindako txostenak aztertuko ditu, beharrezko zuzenketak proposatuko ditu eta proiektu bakoitzak dirulaguntza jasotzeko duen eskubidearen irizpen bat emango du. Erabaki hori akatsak zuzentzeko epea amaitu eta bi hilabeteko epean egingo da. Horrez gain, organo horrek dirulaguntza jasotzeko duen eskubidearen irizpenak eta akatsak zuzentzeko proposamenak ATETeri jakinaraziko dizkio eta proposatuko dizkio Arrantza eta Akuikultura Zuzendariari.
5.– Aurreko lan horiek amaitutakoan, ATETek proiektu guztiak ebaluatuko ditu eta baremoa ezarriko du deialdiaren irizpideak eta jarritako balorazioarekin bat etorriz. Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez esleituko da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.1 artikuluan ezartzen denez.Horretarako hiru zerrenda egingo dira, bat agindu honen 1. oinarrian araututako laguntza mota bakoitzeko. Hiru zerrendak goitik beherako hurrenkeran antolatuko dira, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ondoren, laguntzen zenbatekoa zehaztuko da, adierazitako ordenari jarraituz, funtsak guztiz agortu arte. Bi laguntza-modalitateetako bati dagokion kopurua agortzen ez bada, soberakina beste modalitateko diru-kopuruari batu ahal izango zaio.
6.– Bi proiektuk edo gehiagok puntuazio bera lortuko balute, 1. zonako udalerri batean kokatutakoak lehenetsiko dira.
7.– Jarraian, ATETek ebazpen-proposamena bidaliko dio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari. Bertan, gutxienez, informazio hau jaso beharko da:
a) Ezetsi beharreko eskarien zerrenda, dela onuradun izateko baldintzak betetzen ez dituztelako dela IAEFen, programa eragilearen edo PTGEren helburuak lortzen laguntzen ez duten proposamenak direlako, ezesteko arrazoia adieraziz.
b) Diruz laguntzea proposatu den proiektuen zerrenda. Bertan, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa, eskatzailea zein den, inbertsioaren zenbatekoa, gauzatzeko epea eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa jasoko dira.
c) Atzera egin duten eskaeren ebazpena.
10. oinarria.– Ebazpena.
1.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, ATETek egindako proposamena ikusita, ebazpen bakar bat emango du. Ebazpen hori arrazoitua egon beharko da ebazpen-proposamenarekin bat egiten ez duenean, azken hori ez baita loteslea.
2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Onartutako eskabideei dagokienez:
i) Pertsona edo erakunde onuradunen izena.
ii) Diruz lagundutako proiektua.
iii) Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa.
iv) Diruz lagundutako zenbatekoa urteko kuoten arabera banatua.
v) Aurreikusitako jarduerak egiteko epea.
vi) Onuradunari pertsona juridikoaren eraketa egiaztatuko duen dokumentazioa, dagokionean, eta proiektua gauzatzeko beharrezko lizentzia eta baimenak aurkezteko betebeharra ezartzen dion klausula bat.
vii) Zehapen-prozeduraren batean edo itzultze-prozeduraren batean egonez gero, hura amaitu egin beharko da, emateko ebazpena eta, hala badagokio, ordaintzekoa onartzeko. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.
viii) Nortasun juridikorik gabeko elkarteen kasuan, berariaz adierazi beharko dira elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Kide guztiek izango dute onuradun-izaera.
b) Onartu ez diren eskabideei dagokienez:
– Pertsona eskatzaileen izena.
– Laguntza ukatzeko arrazoiak.
3.– Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.
4.– Lehiarik gabeko konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren b) letrako 1. lerrokadan xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira. Edonola ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5.– Laguntza eman edo ezesteko ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio arrantza eta akuikulturako eskumenak dituen Sailburuordetzako titularrari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.
11. oinarria.– Ekoizpeneko inbertsioetarako laguntzen gehieneko zenbatekoa.
1.– 508/2014 (EB) Erregelamenduaren V. tituluko III. kapituluaren babespean eta dagokion PTGEren arabera egiten diren ekoizpeneko inbertsioetarako finantzaketa-maila honako hau izango da:
a) Arrantza-sektorearen dibertsifikazio-proiektuen kasuan, ekoizpeneko inbertsio-proiektuetarako gehieneko laguntzaren ehunekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50ekoa izango da, gehienez % 25era mugatuko diren eraikinetan egindako inbertsioak salbuetsita; gainerako kasuetan, berriz, % 40koa.
b) Kostaldeko artisautzako arrantzarekin lotutako operazioen kasuan, laguntza % 80raino handitu daiteke.
c) Ekoizleen erakundeek, ekoizleen erakundeen elkarteek edo lanbide arteko elkarteek gauzatutako operazioen kasuan, laguntza % 75eraino handitu daiteke.
d) Arrantza-sektorearen dibertsifikazio-proiektuetan, ekoizpeneko produktuetarako gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitezkeen proiektuaren gastuen % 100eraino handitu daiteke, operazioak irizpide hauetakoren bati erantzuten dionean: interes kolektiboa, edo onuradun kolektiboa, edo ezaugarri berritzaileak izatea, dagokionean, toki-mailan eta, edozein kasutan, emaitzetarako sarbide publikoa ematea.
e) Minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduaren (abenduaren 24ko EBAO, 352 L) arabera ematen diren ekoizpeneko proiektuen kasuan, aurreko ehunekoak aplikatuko dira, eta gehienez ere 200.000 euro emango zaizkio sustatzaile bati hiru ekitaldi fiskaleko epean. Ordea, Arrantza eta Akuikultura arloan minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 14ko 707/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera ematen diren ekoizpeneko proiektuen kasuan, aurreko ehunekoak aplikatuko dira, eta gehienez ere 30.000 euro emango zaizkio sustatzaile bati hiru ekitaldi fiskaleko epean.
2.– 508/2014 (EB) Erregelamenduaren V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan sartutako ekoizpeneko inbertsioen proiektuen kasuan, 1. oinarriaren 5. zenbakian xedatutakoa aplikatuko da.
12. oinarria.– Ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako laguntzen zenbatekoa.
1.– 508/2014 (EB) Erregelamenduaren V. tituluko III. kapituluaren babespean, dagokion PTGEren arabera egiten diren eta ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako finantzaketa-maila honako hau izango da:
a) Ekoizpenekoak ez diren inbertsio-proiektuen laguntzaren gehieneko ehunekoa operazioan diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50ekoa izango da.
b) Kostaldeko artisautzako arrantzarekin lotutako operazioen kasuan, laguntza % 80raino handitu daiteke.
c) Ekoizleen erakundeek, ekoizleen erakundeen elkarteek edo lanbide arteko elkarteek gauzatutako operazioen kasuan, laguntza % 75eraino handitu daiteke.
d) Ekoizpenekoak ez diren proiektuetarako laguntzen gehieneko zenbatekoa % 100eraino handitu daiteke, operazioak irizpide hauetakoren bati erantzuten dionean: interes kolektiboa, edo onuradun kolektiboa, edo ezaugarri berritzaileak izatea, dagokionean, toki-mailan eta, edozein kasutan, emaitzetarako sarbide publikoa ematea.
e) Minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduaren (abenduaren 24ko EBAO, 352 L) arabera ematen diren proiektuen kasuan, aurreko ehunekoak aplikatuko dira, eta gehienez ere 200.000 euro emango zaizkio sustatzaile bati hiru ekitaldi fiskaleko epean. Ordea, Arrantza eta Akuikultura arloan minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 14ko 707/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera ematen diren proiektuen kasuan, aurreko ehunekoak aplikatuko dira, eta gehienez ere 30.000 euro emango zaizkio sustatzaile bati hiru ekitaldi fiskaleko epean.
f) Arrantza-sektoreari lotutako azoka edo ekitaldiak eta itsasoari lotutako jarduerak, 6.000 euro, gehienez ere.
2.– 508/2014 (EB) Erregelamenduaren V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan sartutako ekoizpenekoak ez diren inbertsioen proiektuen kasuan, 1. oinarriaren 5. zenbakian xedatutakoa aplikatuko da.
13. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa, enplegua sortzeko proiektuen kasuan.
Enplegua sortzeko proiektuen kasuan, laguntzaren zenbatekoa ez da diruz lagundu daitezkeen gastuen ehuneko baten arabera kalkulatuko; aitzitik, sortutako lanpostu bakoitzeko ordainduko den zenbateko finko bat izango da, ordainketa bakar batean emango dena, kontratatutako lanaldiaren arabera. Honako taula honen arabera emango da:
(Ikus .PDF)
14. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.
1.– Agindu honetan arautzen diren laguntzen pertsona onuradunek betebehar hauek izango dituzte, betiere:
1) dirulaguntza onartzea. Dirulaguntzaren onuradunak ez badio berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean, onartu egiten duela ulertuko da.
2) Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo birgaizteari dagokionez, gutxienez 10 urtez eutsi beharko zaie dirulaguntzaren helburu diren inbertsioei, eta gainontzeko ondasunei dagokienez, 5 urtez; epe horretan, ezin izango dira besterendu, ezta amortizatu, ezta diruz laguntzen den helbururako barik beste helburu baterako erabili. Ondorio horietarako, eta ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo birgaitzen diren kasuan, onuradunak dirulaguntza ematen dion administrazio-ebazpena aurkeztu beharko du dagokion jabetza-erregistroan. Erregistro horretan, agiri hori ikusita, jabaria erabiltzeko mugaren erregistro-idazpena egingo da, hipoteka-legeriarekin bat etorriz.
3) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea laguntza emateko ebazpenean edo, dagokionean, luzapena emateko ebazpenean ezarritako epean, eta bertan, deialdia egiteko aginduan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan jasotako baldintzak eta betebeharrak betez
4) Enplegua sortzeko laguntzen kasuan, enpleguei gutxienez hiru urtez eutsi beharko zaie.
5) ATETi betekizunak eta baldintzak betetzen direla frogatzea, eta dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela ere bai, agindu honetan ezarritakoaren arabera.
6) Dirulaguntza esleitzen duen organoak, ATETek, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, dagokionean, egingo dituzten egiaztapen-ekintzak betetzea, eta eskumena duten autonomia-erkidegoko, estatuko edo Europako Erkidegoko kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen beste edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eskaini behar dute onuradunek.
7) Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri ematea idatziz ATETi. Era berean, abian den ekitaldian eta aurreko bietan eskatutako edo eskuratutako minimis laguntza guztiak jakinarazi beharko ditu, horien xedea edozein dela ere. Jakinarazpen hori aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean, eta, edozein kasutan, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen egin beharko da.
8) Dirulaguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri ematea idatziz ATETi eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari. Jakinarazpen hori aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean, eta, edozein kasutan, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen egin beharko da.
9) Nortasun juridikorik ez duten elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 32.m) artikuluarekin lotuta 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igarotzen den arte.
10) Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentazio guztia izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko eta, zehazkiago, auditoretza-pista bat emateko, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 125. artikuluaren arabera.
11) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, azken ordainketa jaso eta bost urtez gutxienez, 966/2012 Erregelamenduaren (EB; EURATOM) 136. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
12) Dirulaguntza justifikatzeko edozein sistema ezarrita ere, Europako Batzordearen eta Europako Kontuen Auzitegiaren eskura izan beharko dira diruz lagundutako gastuak justifikatzeko agiriak 2023ko abenduaren 31ra arte, salbu eta 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 140. artikulua aplikatzean bestelako eperen bat bete beharko balitz. Kasu horretan, nahiko aurrerapenarekin jakinaraziko da egoera hori.
Agiri horiek jatorrizkoetan edo jatorrizkoen kopia konpultsatuetan gordeko dira, edo oro har onartutako datu-euskarrietan, bereziki jatorrizko dokumentuen bertsio elektronikoak edo bertsio elektronikoan soilik dauden agiriak.
13) Egindako inbertsioaren finantzaketaren izaera publikoaren behar adinako publizitatea egitea, Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsa (IAEF) espresuki aipatuz, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluan eta XII. eranskinean eta 821/2014 (EB) Erregelamenduaren II. kapituluan xedatutakoarekin bat.
14) Eskabidea onartzeko baldintzak, 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10.1 artikuluan jasotakoak, betetzea operazioaren gauzatze-aldi guztian eta onuradunari azken ordainketa egin eta hurrengo bost urteetan. Horrela, dirulaguntza eman ondorengo kontroletan arau-hausteak edo iruzurrak hautematen badira, eta 966/2012 Erregelamenduaren 135. artikuluarekin bat etorriz, behar gabe ordaindutako laguntza berreskuratzeko prozedurari ekin ahal izango zaio.
15) Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan aurreikusitakoaren arabera exijitu daitekeen beste edozein obligazio betetzea.
2.– ATETek egingo du diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena. Horretarako, behar adina ikuskapen egin ahal izango du egiaztatzeko behar bezala gauzatzen direla diruz lagundutako proiektuak; beraz, eskatzen zaien agiri eta informazio oro eman beharko dute onuradunek.
15. oinarria.– Gauzatzeko gehieneko epeak.
1.– Proiektuak 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra egin ahalko dira. Nolanahi ere, diruz lagundu daitezkeen jarduketak 2019ko ekitaldian hasi beharko dira.
2.– Laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean, burutu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduera. Epe horiek finantzaketa-kredituen izaerari egokituko zaizkio.
3.– Ezohiko kasuetan, diruz lagundutako jarduera egin eta amaitzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren kontroletik kanpoko kausak daudenean eta behar bezala justifikatzen direnean, inbertsioa eta/edo gastua amaituta egon behar duen data baino gutxienez 30 egun lehenago idatzizko eskaria aurkeztuta, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, horretarako emandako ebazpenaren bidez, epea luzatu ahal izango du. Luzapen hori ez da inongo kasutan izango hasieran adostutako epearen erdia baino luzeagoa.
16. oinarria.– Dirulaguntza jaso duten jardueren azpikontratazioa.
1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araubidea onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, ulertzen da onuradun azpikontratatzaileak hirugarrenekin hitzartzen duela dirulaguntzaren helburua eratzen duen jardueraren exekuzio osoa edo partziala. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da onuradunak berak diruz lagundutako jarduera egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.
2.– Diruz lagundutako jardueraren % 100 ere azpikontratatu dezake onuradunak. Ezin izango da jarduerarik azpikontratatu, baldin eta diruz lagundutako jardueraren kostua gehitu eta jardueraren edukiari inongo balio erantsirik ematen ez badio. Hirugarrenekin azpikontratatutako jarduerak dirulaguntzaren % 20tik gora hartzen badu eta kopuru hori 60.000 eurotik gorakoa bada, azpikontratazioak betekizun hauek konplitu beharko ditu:
a) Kontratua idazki bidez egitea.
a) Erakunde emaileak aldez aurretik baimena ematea kontratua egiteko.
Dirua lagundutako jarduerentzat jadanik beste administrazio publiko batek eman badu dirulaguntzarik, ulertu beharko da administrazio honek egiaztatu duela betekizun hauek konplitzen direla.
3.– Ezin da kontratua zatikatu zenbatekoa murriztu eta aurreko ataleko baldintzak bete beharrik ez izateko helburuarekin.
4.– Onuradunaren aurrean baino ez daude behartuta kontratistak, eta onuradunak osorik bereganatuko du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen ardura.
5.– Aurreko zenbakian jasotakoa betetzeko, onuradunei dagokie ziurtatzea, diruz lagunduko den jarduera gauzatzea hirugarrenekin hitzartuz gero, dekretu honek ezarritako mugak berdin errespetatuko direla gastu diruz lagungarrien zenbatekoari eta izaerari dagokienez; kontratistek Dirulguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 46. artikuluan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituztela behar bezala egiaztatzeko aukera eman.
6.– Alabaina, onuradunak ezingo du diruz lagundutako jarduera gauzatzea honako hauekin hitzartu, ez guztiz ez zati batean:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan zehaztu galarazpenetako bati lotuak diren pertsonekin.
b) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.
c) Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.
d) Onuradunari lotutako pertsona edo erakundeekin, zeintzuk uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluan zehaztutakoak diren, salbu eta zirkunstantzia hauek agertu:
i) Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egitea.
ii) Arrantza eta akuikulturako eskumenak dituen Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana.
e) Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonak edo erakundeak.
17. oinarria.– Laguntzen justifikazioa.
1.– Onuradunak egiaztatu beharko du proiektua gauzatu duela, bai eta dirulaguntza ematea eragin zuten betekizunak eta baldintzak betetzen dituela.
2.– Horretarako, laguntza emateko ebazpenean emandako epean proiektua gauzatu ondoren, onuradunak dokumentazio hau aurkeztuko du ATETeren erregistroan, proiektua egiteko epemugaren hurrengo hiru hilabeteko epean gehienez:
a) Dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko idatzia.
b) Proiektua egin izanaren justifikazio-memoria, lortutako helburuak aipatuz. Azken ordainketaren kasuan, 1014/2014 Erregelamenduan aurreikusitako emaitzen adierazleei buruzko informazioa emango da.
c) Proiektu bererako eskatutako eta lortutako laguntzen erantzukizunpeko adierazpena.
d) Onuraduna izateko betekizunak betetzen jarraitzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena.
e) Fakturen zerrenda, honako hauek adieraziz: faktura-zenbakia, jaulkitzen duen enpresaren izena eta IFZ.
f) Egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak, fakturak horiek ordaindu izanaren bankuko justifikazio-agiriekin batera.
g) Erantzukizunpeko adierazpena, honako hau adieraziko duena: fakturak eta gainerako justifikazio-agiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko. Aitzitik, agiri horiek aurkeztu baldin badira diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, zehaztu beharko da programak zein diren eta, faktura edo justifikazio-dokumentu bakoitzari dagokionez, zein den jasotako dirulaguntzaren ehunekoa.
h) Foru-ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.
i) Eskaera emateko unean oraindik eskuratu gabe zeuden dena delako jarduera motarako baimenak, inskripzioak eta/edo lizentziak, beranduenez, azken ordainketa-eskariarekin batera aurkeztuko dira.
j) Jarduketa batean beharrezkoa bada dagokion elkargo ofizialak proiektu tekniko ikus-onestea, sustatzaileak lehen justifikazioarekin batera aurkeztu beharko du kapitulukako aurrekontuaren laburpenaren eta horren memoriaren kopia. Kasu horretan, tekniko eskudunak sinatutako obra-ziurtagiriak aurkeztuko dira.
k) Makineria eta ekipamendua eskuratu izana justifikatzeko dokumentuan diruz lagundutako ekipamenduen zerrenda bat sartu beharko da, honako hauek adieraziz: marka, modeloa, eta serie-zenbakia edo identifikaziorako erreferentzia baliokidea.
l) Azterketak, proiektu teknikoak, planoak eta antzeko dokumentuak egin direla justifikatzeko dokumentuan, sustatzaileak ale bat entregatuko du euskarri informatiko egokian, hedapena egin ahal izateko. Kopiak erantsi behar dira ere liburuak, eskuorriak, gidak eta abar argitaratzen badira. Dirulaguntza mintegiak edo antzeko jarduerak egiteko ematen bada, landutako gaien eta ondorioen kopia bat aurkeztuko da.
m) Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, ondasuna erregistroan dirulaguntzaren eragina adieraziz erregistratu dela egiaztatzeko dokumentazioa erantsi beharko da, azken ordainketa-eskaerarekin, beranduenez ere.
3.– Enplegua sortzeko laguntzak. Kasu horietan, ondoko justifikazio-agiri hau aurkeztu beharko da:
a) Besteren konturako kontratazioaren kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: lan-kontratuen kopia, Gizarte Segurantzan alta emanda daudela egiaztatzeko dokumentazioa, kontratazioaren hilabeteko TC2a, eta altaren aurretiko langabezia-egoera egiaztatzen duen lan-bizitzaren txostena.
b) Jarduera independenteen sorreraren kasuan, altaren aurretiko langabezia-egoera egiaztatzen duen lan-bizitzaren txostena eta Gizarte Segurantzaren erregimeneko alta.
4.– ATETek hautatutako proiektuak gauzatzearen justifikazio-dokumentazioa jasoko du, guztia dagoela egiaztatuko du, ATETen zigilua ipiniko die fakturei eta kopiak erkatuko ditu.
5.– Zati baten edo azken ordainketaren aurretik, ATETeko langileek inbertsioaren egiaztapen materiala egingo du in situ, bermatzeko egiaztatu beharreko ondasuna benetan existitzen dela, baloratutako proiektu edo memoriaren araberakoa dela, erabilgarria dela eta funtzionatzen duela, dokumentu bidezko justifikazioarekin bat egiten duela, onuradunak IAEFek ezarritako publizitate-arauak betetzen dituela, bai eta beharrezkoak diren beste edozein egiaztapen egiteko ere, diruz lagundutako inbertsio edo gastuen arabera.
Egiaztapen materialaren akta proiektua justifikatzeko epemuga eta 15 egunera egingo da, beranduenez ere. Kudeaketa egokia eta laguntzen ordainketa bermatzeko, justifikazio-agiriak aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, inbertsioaren edo gastuaren azken egunetik aurrera.
ATETeko langileek, inbertsioak eta gastuak egiaztatu ondoren, egiaztapen-proposamen bat emango dute, eta hori oinarri hartuta ATETek ordainketa-proposamena aurkeztuko dio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.
6.– Edozein ziurtagiritan, zati batekoa edo azkenekoa izanik, zuzendaritzak txosten bat eman beharko du, honako hau adieraziz:
a) Ondasunen hornikuntza, zerbitzu-prestazioa eta, oro har, haren kostua diruz laguntzen den jarduera benetan egin zirela ezarritako epean, baldintzak betetzen dituela eta laguntza emateko xedearekin bat egiten duela, zehaztuz zer egiaztatzen den, onartutakoaren aldean, eta zer aldaketa egon diren aurrekontu-sailen artean edo aurreikusitako inbertsioetan.
b) Ziurtagiri bakoitzean aitortutako gastuak diruz lagundu daitezkeela, fakturen bidez edo frogatzeko gaitasun baliokidea duten kontabilitateko dokumentuen bidez justifikatuta daudela eta ordaindu direla.
c) Onuradunak behar bezala kontabilizatu dituela exekuzio bakoitzarekin lotutako finantza-operazioak.
d) Onuradunak Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren erregelamenduan ezarritako publizitate-arauak betetzen dituela.
e) Kontratazio publikoaren eraginpeko espedienteen kasuan, txostenean idatziz jasoko da kontratazioa estatuko eta Europar Batasuneko araudiaren arabera egin dela.
7.– ATETek ziurtatutako operazioen justifikazio-dokumentazioa gorde eta zainduko du, eta bermatu egingo du dokumentazio hori eskatzen duten kontrol-organoen eskura jartzen dela; nahitaez gorde beharko ditu espedienteak, gutxienez, azken operazioa amaitu eta hurrengo bost urteetan, eta programa eragilea itxi eta hurrengo hiru urteetan.
18. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Ordainketak laguntza aurreko oinarrian ezarritako baldintzetan arrazoitu ondoren eta ATETeko langile teknikariak ziurtapena egin ondoren egingo dira. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak gainbegiratuko du ATETen ordainketa proposamena.
2.– Inbertsioen kasuan, bi zati ordaindu ahal izango dira interesdunak hala eskatuta ekitaldi bakoitzeko, aurreko artikuluan aipatzen diren agiriak, alegia, proiektuaren zati bat gauzatu dela egiaztatzekoa, aurkeztu ondoren.
Laguntza emateko unean, pertsona onuradunaren izaera bereganatzen duen erakundeari dagokion erregistroan eraketa eta inskripzioa oraindik egin gabe dauden kasuan, ez dira emango ordainketa partzialak, harik eta hura eratu arte.
3.– Enplegua sortzeko proiektuetarako laguntzen kasuan, kontratazioa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ondoren eta ATETeko zerbitzu teknikoek sortutako lanpostuei eusten zaiela behar bezala egiaztatu ondoren emango dira, edo, jarduera independenteen kasuan, bizilekua dirulaguntza ematean kostaldeko udalerri batean bizitzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.
4.– Dirulaguntza hauek ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko dirulaguntzak edo laguntzak direla-eta bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta edukitzea.
5.– Dirulaguntzaren xede den proiektua ezarritako gehieneko epeen barruan egiten ez bada edo egiaztatzeko dokumentazioa aurkezten ez bada dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da.
19. oinarria.– Beste laguntzarik jasotzea eta dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.
1.– Beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako dirulaguntzak eta laguntzak lortzen badira, hori justifikatu eta jakinarazi beharko zaio, idatziz, ATETeri, egoera horren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen. Gerta liteke, ondorioz, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, dekretu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea bete behar izango dira. Horretarako, zuzendaritza eskuduneko titularrak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.
2.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada baina proiektua ez bada funtsean aldatzen eta, betiere, agindu honetako gutxieneko eskakizunak betetzen badira eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, ATETeri jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz. Hala ere, ez da aldatuko dirulaguntza emateko ebazpena.
Aitzitik, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua ez bada aurreikusitako epeetan gauzatzen, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatzen bada eta, horren guztiaren ondorioz, proiektua funtsean aldatzen bada baina laguntza helburu bererako erabiltzen bada, ATETeri idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko zaio. ATETeak, egiaztatu beharrekoak egiaztatu ondoren, ebazpena aldatzeko proposamena egingo dio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, eta azken horrek erabakiko du aldaketa egingo den ala ez.
3.– Baldin eta diruz lagundutako jardueraren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, akuikulturan eskumena duen zuzendaritzako titularraren likidazio-ebazpenaren bidez, eta, ondoren, dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
4.– Dirulaguntzak emateko ebazpenaren zati bat betetzen ez bada eta aurkeztu eta onartutako proiektu bat bere osotasunean itxuragabetzen bada horregatik, emandako dirulaguntza baliogabetuko da. Horretarako, aipatutako zuzendaritzako titularrak dagokion ebazpena emango du, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako itzultze-prozedurari hasiera emango zaio, hala badagokio.
20. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Eskatzaileak eskabide horretan atzera egiteko aukera izango du. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Atzera egiteko, halaxe egin dela egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein modu erabiliko da, eta arrantza eta akuikulturaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako titularra izango da, ebazpen bidez, bete-betean onartuko duena atzera egite hori eta prozedura bukatutzat joko duena erakunde horri dagokionez.
2.– Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio onuradunak. Laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin, betiere. Uko egiteko, halaxe egin dela egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein modu erabiliko da, eta arrantza eta akuikulturaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako titularra izango da, ebazpen bidez, berariaz onartuko duena uko egite hori eta prozedura bukatutzat joko duena erakunde horri dagokionez.
21. oinarria.– Ez-betetzeak.
1.– Onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badu proiektua zati batean betetzen (eta, modu horretan, laguntzaren xedea osorik hutsaltzen badu), edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluarekin eta abenduaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluarekin bat etorriz, laguntza eman zuen organo eskudunak, itzulketa-espedientea izapidetu ondoren (interesduna entzunda), ebazpen bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio (partzialki edo erabat) onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat, proiektuaren betetze-mailarekiko modu proportzionalean) eta dagozkion legezko interesak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin (Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzkoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin bat etorriz, hartara eragotzi gabe beste neurri batzuk hartzea. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.
2.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.
22. oinarria.– Estatuaren laguntzak eta bateragarritasunak.
1.– Agindu honetan araututako laguntzak honako Erregelamendu hauen arabera ematen dira: Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamendua. Erregelamendu hori minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta ezartzen du enpresa jakin bati estatu kide batek emango dizkion laguntzen kopuru osoa ez dela 200.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru ekitaldiko edozein alditan. Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamendua. Erregelamendu hori minimis laguntzei Europar Batasuneko Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta ezartzen du enpresa jakin bati estatu kide batek emango dizkion laguntzen kopuru osoa ez dela 30.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru ekitaldiko edozein alditan.
Laguntza hauek bateragarriak izango dira onuradun berek administrazio publiko honetatik edo beste batzuetatik jasotako beste laguntza batzuekin, horien xedea edozein izanik ere, betiere laguntzen metaketak ez badu gainditzen onuradun bakoitzak jarritako muga (200.000 euro aplikatuz gero Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamendua eta 30.000 euro aplikatuz gero Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamendua) hiru ekitalditan jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa. Bateragarriak izango dira, halaber, minimis erregimenekoak ez diren laguntzekin, xede bererako edo beste baterako administrazio publikoak emandakoekin, baldin eta metaketak ez baditu eragiten hiru ekitalditan aipatutako diru kopuru mugak edo ez badu gainditzen gainerako beste laguntzen alorrean aplikatzekoa den araudia.
2.– Aurreko zenbakian xedatutakotik salbuetsiko dira 508/2014 (EB) Erregelamenduaren V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan aurreikusitako neurriekin lotutako laguntzak, 66. eta 67. artikuluetan izan ezik, bakarrik tokiko kudeaketa era guztiz argian justifikatzen denean. Neurri horiek arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituen arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari zuzenduta daude. Neurri horiei dagozkien eragiketetarako laguntzak ematen direnean, kontribuzio-eskalak eta apartatu honetan aipatutako 508/2014 Erregelamenduko (EB) neurrietarako ezarritako laguntzen araudia errespetatuko dira.
Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste edozein administrazio publikok, sailek, organismok edo erakunde publiko zein pribatuk emandako beste batzuekin, betiere pilatzeak ez badu eragiten laguntzaren intentsitateak edo zenbatekoak gainditzea kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudian zehaztutako gehieneko kopurua.
II. ERANSKINA
LAGUNTZA HONEN XEDE DIREN KOSTALDEKO UDALERRIAK ETA ZONAREN ARABERAKO SAILKAPENA, LAGUNTZA HONEN ONDORIOETARAKO
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ESKAERAREN EDUKIA
1.– Identifikazioa.
a) Eskatzailea (Pertsona edo entitatea, telefonoa, emaila, jaiotza data, sexua, helbidea, abisuak jasotzeko datuak, jakinarazpen eta abisuen hizkuntza) edo ordezkariaren datuak.
2.– Datu orokorrak.
a) Zein lurraldetan daude eskatzailearen datu fiskalak.
3.– Eskaeraren datuak.
a) Dirulaguntza mota.
4.– Proiektuaren datu orokorrak.
a) Proiektuaren izena.
b) Proiektuaren kokapena.
c) Proiektuaren azalpena (Egunak eta azalpen laburra).
d) Kokatu proiektua estrategiaren (PTGE) barruan.
e) Proiektuaren karakterizazioa.
f) Inbertsioaren/Gastuaren zenbatekoa (kontzeptuaren arabera sailkatua).
g) Egiaztatutako finantzaketaren jatorria.
h) Inbertsio-egitasmoaren kanpoko finantzazioa deskribatzea (hala badagokio): leasinga.
i) Proiektuaren araberako adierazleak (enplegu-datuak).
5.– Proiektua baloratzeko azalpen-memoria.
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
PROIEKTUA BALORATZEKO JUSTIFIKAZIO-MEMORIA
(EKOIZPENEKOAK EZ DIREN INBERTSIO-PROIEKTUAK)
1.– Proiektuaren ekarpena udalerriari edo eskualdeari.
Eremuaren garapen-maila, proiektuari dagokionez. Eragina eta emaitzak (proiektuak nola lagunduko duen udalerria, eskualdea, lurraldea eta abar garatzen).
2.– Sustatzailea.
Egindako jarduerei buruzko memoria.
Arrazoiak eta helburuak.
3.– Proiektua.
3.1.– Proiektuaren memoria deskriptiboa, lortu nahi diren edo espero diren helburuak eta garapen ekonomiko-finantzarioa aipatuz.
3.2.– Produktua edo prestakuntza sustatzea.
Produktuaren edo prestakuntzaren sustapena baloratzea.
Produktuak edo prestakuntza-ekintzak bultzatzen dituzten ekintzarik egonez gero, zeintzuk diren azaldu behar da.