147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
SEGURTASUN SAILA
3750
125/2019 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez izendatzen baita Bizkaiko Garraio Partzuergoko Batzorde Betearazleko eta Kontseilu Nagusiko lehendakaria.
Bizkaiko Garraio Partzuergoko estatutuak onartzen dituen ekainaren 18ko 1760/1976 Errege Dekretuak 14.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Kontseilu Nagusiko lehendakaria eta Batzorde Betearazlekoa pertsona bera izango da, eta dekretu bidez izendatu eta aldatuko da. Pertsona hori toki-erakundeetako lehendakari diren ordezkarien artean aukeratuko dute Gobernuko eta Herri Lanetako Ministerioek.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuari jarraikiz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eta Segurtasun Sailari batera dagokie Jaurlaritzaren Kontseiluari proposatzea Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko lehendakaria (Batzorde Betearazleko lehendakari ere izango dena) izendatzea, dekretuz.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Unai Rementería Maiz, Bizkaiko Foru Aldundiako diputatu nagusia, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Gobernu Kontseiluan onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.