Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3748

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 19koa, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita kasazio-errekurtso zibilari buruzko legearen aurreproiektua.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak kasazio-errekurtso zibilari buruzko legearen aurreproiektua prestatu du, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar dena.

Horregatik, legezko erregulazio hori betetzeko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman zuen 2019ko ekainaren 5eko Agindua, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion EAEko kasazio zibilaren legearen proiektua egiteko prozedurari, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza hau izendatuta legegintza-prozedura hori tramitatu behar duen organo gisa. Geroago, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko ekainaren 20ko Agindu bidez aurretiaz onartu egin zen tramitatu beharreko kasazio-errekurtso zibilari buruzko legearen aurreproiektuaren testua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Aurreikusitako erregulazioak Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiei eragingo die, arautu beharreko gaiaren zeharkakotasunarengatik eta orokorrean gatazka zibilak konpondu zein alor horretako arauen interpretazioa zehazteko tresna den neurrian.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da eta, horretarako, 20 egun balioduneko epea ematen da hari alegazioak emateko, epe hori nahikoa dela iritzita. Epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldutakoagatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 6.b) eta 14.1.e) artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea kasazio-errekurtso zibilari buruzko legearen aurreproiektua, egungo izapidetze fasean dagoen moduan eta hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, www.euskadi.eus helbidean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 19a.

Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria,

XABIER UNANUE ORTEGA.


Azterketa dokumentala