Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3747

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 23koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, zeinaren bidez euskal etxeei dirulaguntzak ematen baitzaizkie atzerriko euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdia arautzen du. Dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. Dekretu horren 7.1 artikuluan xedatutakoa betez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2019rako dirulaguntzen deialdia egin zuen, 2018ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez (abenduaren 28ko EHAA, 249. zk.).

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan arautzen den Ebaluaketa Batzordeak dirulaguntzak esleitzeko proposamena egin du –batzorde horretako kideak aipatutako deialdi-ebazpenean izendatu dira–, aipatutako dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoa betez.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017ko Dekretuaren 13.5 artikuluan xedatutakoa betez.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdi honetatik kanpo uztea I. eranskinean zerrendatutako pertsonak; eranskinean bertan adierazi dira horretarako arrazoiak.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren euskal etxeei esleitzea dirulaguntzak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 23a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala