Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3744

IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 12koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hausteen aktan jasotakoko lan-arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozedura bat hasi izana, edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatutako ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen, ekintzaren eduki osoaren berri izateko, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Kalea Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko uztailaren 12a.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala