Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3742

EDIKTUA, 2019ko uztailaren 12koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko zenbait agiri-errekerimendu.

Zenbait arrazoi direla eta, ezinezkoa izan da agiriak eskatzeko jakinarazpena berariaz egitea iragarki honetan adierazitako lagunei; agiri horiek zein diren ere zerrendan dago adierazita.

Hori dela eta, ediktu hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen, eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Ediktu honen bidez, hortaz, interesdunei jakinarazten zaie haien espedienteari buruzko agiriak aurkeztu beharko dituztela 10 eguneko epean iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroan (Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazten da, era berean, interesdunek eskuragarri dutela hemen jasotako errekerimenduen testu osoa, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroan (Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 12a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala