Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3736

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 697/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 697/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailearen prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Ion Baerami ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2019-05-02an emandako epaia. Epaiaren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2019ko uztailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala