Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3733

AGINDUA, 2019ko uztailaren 17koa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde-batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuentzako dirulaguntzak ematen dira 2019. urterako.

Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak, eta, II. xedapen gehigarrian, dekretu horren bidez sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-dotazioen kontura ematekoak diren dirulaguntzak emateko prozedura zehaztu zuen.

Halaber, aipatutako dekretuaren 8. artikuluak Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera.

Horretaz gain, aipatutako dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak aurrekontu-kreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du, eta, horren ondorioz, dirulaguntzaren zenbatekoa zati berdinak emanez bana daiteke, edo proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera. Hori guztiori, dirulaguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraikiz, eta Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuz.

Bigarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan agindutakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuak, 2019ko martxoaren 15eko Aginduaz, hasiera eman zion Sindikatu Hauteskundeen Batzordean eta lurraldeetako batzordeetan parte hartzeagatik sindikatuei dagokien dirulaguntza emateko prozedurari (azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz arautu ziren horiek).

2019ko apirilaren 8an, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatuek eta Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak erabaki bat hartu zuten: Lan eta Justiziako sailburuari proposatu zioten zati berdinetan bana zezala 2019. urterako abenduaren 22ko 5/2017 Legearen aurrekontu luzapenean, 2018ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak onartutakoak, 3112 programak (11 zerbitzua) ezarritako dirulaguntza, aurrekontuetan 520.000 euroko hornidura baitu.

Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 3. puntutik 5. puntura xedatutakoaren arabera, agindu honen bidez dirulaguntzak emango zaizkie Hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta lurralde-batzordeetako diren sindikatuei.

Hori guztiori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntza ematea.

1.– Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta lurralde-batzordeetako kide diren sindikatuentzako dirulaguntzak ematen dira 2019 urterako. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.

2.– Dekretu horren bigarren xedapen gehigarriko 3. puntutik 5. puntura agindutakoaren arabera, eraginpeko alderdiek 2019. urterako abenduaren 22ko 5/2017 Legearen aurrekontu luzapenean, 2018ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak ezarritako 520.000 euroko aurrekontu-dotazioa zati berdinetan banatzea erabaki zutenez, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatu guztiek –ondoren aipatzen dira– 130.000 euro jasoko dituzte:

– Euskal Langileen Alkartasuna (ELA).

– Confederación Sindical de CC.OO. de Euskadi.

– Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB).

– Unión General de Trabajadores (UGT-Euskadi).

2. artikulua.– Dirulaguntza jasotzeko baldintzak.

Aurreko artikuluan ezarritako dirulaguntza jaso baino lehen, interesatuta dauden sindikatuek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea. Ogasun eta Ekonomia Sailak horretarako ezartzen duenari jarraikiz.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du interesatuta dauden sindikatuek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, behar den aldi guztietan, eta horretarako ez dute zertan izan sindikatuen baimenik.

Hala ere, baimena berariaz ukatu ahal izango da, eta, kasu horretan, sindikatuak ogasun-agintaritzaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek eginiko ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

b) Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da. Dokumentu horrek honako hauek egiaztatu beharko ditu:

b.1.– Lan eta Justizia sailak aurretik emandako dirulaguntzak justifikatu izana.

b.2.– Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehapenik ez izatea edo horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ez izatea adierazten duena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne hartuta.

b.3.– Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.1 eta 2. artikuluan xedatutako ezein inguruabarretan ez dagoelako erantzukizunpeko adierazpena.

b.4.– Erantzukizunpeko adierazpena, itzulketa prozeduren edota prozedura zehatzailearen egoerari buruzkoa: baldin eta halako prozedura hasi badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek izaera bereko dirulaguntza eman eta gero, eta prozedura horiek oraindik tramitatzeke badaude.

b.5.– Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa egunean duelako erantzukizunpeko adierazpena, araudiaren arabera zehazten den moduan.

3. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Aldi bakarrean ordainduko da dirulaguntza, agindu honetan ezarritako agiriak aurkeztu ondoren.

4. artikulua.– Bateragarritasuna.

Laguntzak bateragarriak dira sindikatuek jaso ditzaketen beste laguntza, dirulaguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, baldin eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz araututako laguntzen helbururako barik, beste helburu baterako badira. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluek ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ematen denetik hara sortuko ditu ondorioak agindu honek, baina horrek ez du eragotziko pertsona interesdunei jakinarazpena egitea.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 17a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala