146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3731
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 23koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana aldatzen duen dekretu proiektua.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko uztailaren 23ko Aginduaren bitartez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana aldatzen duen dekretu proiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Era berean, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak esaten duena jarraituz, Erabilkera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana hilabeterako jendaurrean jarriko da.
Zentzu horretan, dekretu-proiektuaren izapideei hasiera eman zien aginduan ezarri zen jendaurrean jarriko zela aurreproiektua, erregulazioan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziurtatzeko.
Azaldutakoagatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana aldatzen duen dekretu proiektua jendaurrean jartzea bi hileko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, dekretuaren proiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus) egongo da eskuragarri.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 23a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.