146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3718
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-02-26ko BOE eta 2019-02-28ko EHAA).
2019ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez (2019-02-26ko BOE eta 2019-02-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Maite Uriarte Ricote andrea (NAN: ***7240**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00233-16. Jakintza arloa: «Administrazio Zuzenbidea». Saila: Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Administrazio Zuzenbidea» eta «Administrazio Zuzenbidea II»
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2019ko uztailaren 12a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.