Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3717

818/2019 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da, erakunde horretan, Miguel Enrique Ortega Marcos jauna, Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuburua, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 1826/2018, urriaren 3koa, ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuburua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau EHAAn (2019ko otsailaren 21ekoa), BOEn (2019ko otsailaren 28koa) eta Osakidetzaren web orrian, argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu den hurrengo egunetik hasita, interesdunak, 15 egun balioduneko epea izan du eskaera aurkezteko, 2019ko martxoaren 22an amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen (2019ko martxoaren 25ekoa).

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2019ko apirilaren 8koa), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira (2019ko apirilaren 9koa), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideek izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2019ko apirilaren 11n. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiari aipatu deialdia.

6.– Kudeaketa memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2019ko ekainaren 10ekoa), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2019ko ekainaren 10ekoa); eta Miguel Enrique Ortega Marcos jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 1826/2018, urriaren 3koa Ebazpenaren 7.ª. Oinarriak ezartzen duela Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango du.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miguel Enrique Ortega Marcos jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuburu izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko ekainaren 11.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bostgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2019ko ekainaren 11.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala