146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3716
458/2019 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Salvador Ivan Carbajo Martínez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa.
Azaroaren 6ko 2001/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Salvador Ivan Carbajo Martínez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Salvador Ivan Carbajo Martínez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2019ko ekainaren 4a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion Iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2019ko ekainaren 5a.
Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.