146. zk., 2019ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3714
129/2019 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko uztailaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jone Miren Fernández Landa andrea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.